Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

makila-dantzak etiketa duten bideoak

Montehermoso: Los negritos de San Blas

Extremadurako Montehermoso herriko "Los negritos de San Blas" dantzariak aurpegia belztu eta dantzan irteten dira kaskainetak astinduz sanblasetan. Otsailaren 2an eta 3an ateratzen dira kalera, zazpi dantzariak, paloteroa eta danbolinteroa. Lehenengo egunean aurpegia margotu gabe aritzen dira. San Bartolome Elizara joaten dira prozesioan eta San Blasi dantzak eskaintzen dizkiote. Hurrengo egunean, San Blas egunean, danbolinteroa paloteroaren etxera joaten da eta gero biak beste dantzarien bila abiatzen dira. Denak batera, maiordomoen etxean elkartu eta aurpegiak margotzen dituzte. Meza ondorenean San Blasen irudia kalera ateratzen dute maiordomoek eta dantzarien laguntzaz plazara eramaten dute segizioan. Plazan San Blas jaietako hamazazpi dantzak dantzatzen dituzte: La Zapateta, Los Oficios, El Mambrú, El Ama del Cura, El Cardo, El Cordón, La Culebra, La Danza del Pie, La Gascona, La Golondrina, La Emperadora, La Moza Gallarda, La Sorda, La Zarza, El Jaramago, Los Vuelos, La Zorrita. Los negritos de San Blas, Montehermoso, 2015-02-23.

Dokumentuaren akzioak