Beskoitze: Inauteriak 2019 Kaskarotak
Urtarrila amaieran hasi ziren Beskoitzeko Oinak Arin dantza taldeko dantzariak eta musikariak inauterietako etxez-etxeko eske-erronda egiten. Asteburuan haiekin izan gara kuestazioan eta inauteriak ospatzeko duten moduaren inguruko xehetasunak eman dizkigute. Azken irteera datorren otsailaren 24an izango dute hartzaren iratzartzea ospatuko baitute goizeko 11:00etan Beskoitzeko plazan. Bertan, dantza luzea, bizar-dantza, Beteluren fandangoa eta Lapurdiko beste hainbat dantza eskainiko dituzte. Larunbatean puska biltzean aritu ziren Elena Eiherabide soinujotzailea, Violette Larroke panderojolea, Pierre Maisonnave txistularia, Eztizen Ithurbisque eta Sarah Merel-Latour ponpierrak eta kaskarot dantzariak Jeanne Etxeleku, Marion Lapiz, Xabi Dupuy, Emma Blanchet, Marine Sallaberri, Remi Maisonnave, Thomas Michelence, Baptiste Balnchet eta Kattin Dassance. Irudiak: Eire Vila. Beskoitze, inauteriak, kaskarotak, 2019-02-16.
https://dantzan.eus/bideoak/beskoitze-2019-kaskarotak
https://dantzan.eus/bideoak/beskoitze-2019-kaskarotak/@@images/image-1200-e022a51b7619c75cdf3a17cf410bff3d.jpeg
Beskoitze: Inauteriak 2019 Kaskarotak
Urtarrila amaieran hasi ziren Beskoitzeko Oinak Arin dantza taldeko dantzariak eta musikariak inauterietako etxez-etxeko eske-erronda egiten. Asteburuan haiekin izan gara kuestazioan eta inauteriak ospatzeko duten moduaren inguruko xehetasunak eman dizkigute. Azken irteera datorren otsailaren 24an izango dute hartzaren iratzartzea ospatuko baitute goizeko 11:00etan Beskoitzeko plazan. Bertan, dantza luzea, bizar-dantza, Beteluren fandangoa eta Lapurdiko beste hainbat dantza eskainiko dituzte.
Larunbatean puska biltzean aritu ziren Elena Eiherabide soinujotzailea, Violette Larroke panderojolea, Pierre Maisonnave txistularia, Eztizen Ithurbisque eta Sarah Merel-Latour ponpierrak eta kaskarot dantzariak Jeanne Etxeleku, Marion Lapiz, Xabi Dupuy, Emma Blanchet, Marine Sallaberri, Remi Maisonnave, Thomas Michelence, Baptiste Balnchet eta Kattin Dassance.
Irudiak: Eire Vila. Beskoitze, inauteriak, kaskarotak, 2019-02-16.
Itsatsi bideo hau zure webgunean