Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Bera: San Esteban 2022 makila-dantzak

Dokumentuaren akzioak

Bera: San Esteban 2022 makila-dantzak

2022/10/06 12:10

San Esteban egunean, abuztuaren 3an, Beran Gure Txokoako dantzariek makila-dantzak plazaratu dituzte. Meza ondorenean, dantzari eta txistulariek bandera-dantza, bordon-dantza eta makila-dantzak egiten dituzte. Makila-dantzen zikloa sarrerako eta amaierako kalejirek, bederatzi makila-dantzek eta zahagi-dantzak osatzen dute. Makila-dantza guztiak deia berarekin edo, Beran deitzen dioten moduan, atiarekin hasten dira. Denak elkarren segida-segidan dantzatzen dira eta dei horrek bereizten ditu bata bestearengandik. Dantzariak alboko kidea aurrez aurre dutela eta makilak sorbalda gainean dituztela, itzulia ematen dute norberaren ardatzaren inguruan. Hemen zikloa osatzen duten dantzak zerrendaturik eta bakoitza hasten den minutua:

  • Kalejira (00:00)
  • Lehenengoa (00:22)
  • Bigarrengoa (01:03)
  • Hirugarrengoa (01:41)
  • Laugarrengoa (02:19)
  • Bosgarrengoa (02:58)
  • Seigarrengoa (03:32)
  • Zazpigarrengoa (04:11)
  • Zortzigarrengoa (05:01)
  • Bederatzigarrengoa Zahagi-dantza (05:39)
  • Zahagi-dantza (6:17)
  • Kalejira (07:57)

 Irudiak: Saioa Zabala, makila-dantzak, San Esteban, Bera, 2022-08-03.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.