Dokumentuaren akzioak
Tutera: San Joan 2021 paloteadoa
![Dantzan Dantzan](https://dantzan.eus/kidea/dantzancom/@@images/6dba5310-19b9-4377-ac17-da301ac48244.jpeg)
Urtebeteko etenaren ondoren Tuterako San Joan paloteadoa plazaratu dute ekainaren 19an. Pandemiaren ondorioz Monte San Julian eskolako patioan egin dute 400 ikusleko aforoarekin. San Joan Bautistaren omenezko arku-dantzak, makila-dantzak, kortesiak eta zinta-dantzak egin dituzte dantzariek paloteadoaren antzerki errimatu eta ziri-jokoen tarteetan. Irudiak: Roberto Apastegui Mangado. San Joan Paloteadoa, Tutera, 2021-06-19.
Dokumentuaren akzioak