arku-dantzak etiketa duten bideoak
Baigorri: Nafarroaren Eguna 2022 Duguna
Iruñeko Duguna dantza taldeak Baigorrin dantzatu du; milaka lagun bildu diren Nafarroaren Egunean. Goizean kalejiran aritu dira eta jendez leporaino beteta zegoen Gaineko plazan egin dute eguneko lehen erakustaldia erraldoiak bizkartzain zituztela; Xenpelarrena eta Dorrea egin dituzte. Arratsaldean Behereko plazan eskaini dute saioa eta honako trokeo-dantzak eman dituzte: Betroiarena eta Xenpelarrena makila-txikien dantzak, Ama-begira zazu brokel-dantza, Pinpirin eta florian arku-dantza, Arre ...