Dokumentuaren akzioak
Euskal dantza Venezuelako ikastetxe batean
Irudi harrigarri eta bitxiak eskaintzen ditu Carora hiriko Kristo Errege Ikastetxearen jaialdiak. Ikasturte bukaerako jaialdia euskal dantza, doinua, jantzi eta kantekin osatuta dago erabat. 2019ko kurtsoko jaialdiko zenbait irudi bildu ditugu bideo honetan. Venezuelar ikasleek Euskal Herriko hainbat dantza eta aire eraman dituzte oholtzara: ezpata-dantza, jotak, kalejirak, sanferminetako eta sansebastianetako doinuak... Euskal Kulturako kideei esker izan dugu irudi hauen berri eta beraiek argitu dute Jesus Zuazu (Lizarra, 1925-Carora, 2016) apaizaren arrastoak direla honakoak; 1956an Carora joan baitzen apaiz eta urteetan irakasle aritu zen Kristo Errege Ikastetxean, eta bere sorterriko dantzak irakatsi zizkien ikasleei. Gaur egun ere euskal dantzak irakasten jarraitzen dute Caroran, eta ikasturte amaierako jaialdiko osagai garrantzitsuena izan ohi dira. Omenaldi eta ongietorrietan ere ohikoak izaten omen dira euskal dantzak ikastetxe horretan. Irudiak: Jesus Arispe Martinez. Euskal dantzak Carorako Kristo Errege Ikastetxean, 2019.
Artikulua eta bideo osoa: Nola euskal dantzak tradizio bilakatu ziren Venezuelako Carora-n eta aita Jesus Zuazua lizarratarraren marka (Euskal Kultura, 2021-08-05)
Etiketak
Dokumentuaren akzioak