Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Otsagabia 1983 jota

Dokumentuaren akzioak

Otsagabia 1983 jota

2018/07/13 11:47

Otsagabiko dantzariek 1983an Muskildako ermitan dantzatutako jota. Otsagabian irailaren 8an, Muskildako Ama Birjinaren omenez ospatzen diren jaian dantzariek hainbat dantza dantzatzen dituzte, tartean, jota. Irudietan ageri zaiguna ermitako ekitaldien amaieran dantzatutako jota da. Lehenengo “Boboak” bakarrik dantzatzen du eta gero dantzari guztiek batera. Portugaleteko Elai Alai taldeko Jose Ignacio eta Aitor Beitia anaiek grabatutako irudiak dira; erosi berri zuten Sony markako bideo kamerarekin. 1980ko hamarkadan herriz herri ibili ohi ziren tokiko dantzak grabatzen. Irudiak: Aitor eta Jose Ignacio Beitia. Jota, Otsagabia, 1983-09-08.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.