Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

jota etiketa duten bideoak

Katalunia: gatazkaren erdian dantzan

Istilu eta eraso artean ere, kataluniarrak ez diote utzi dantzatzeari; polizien erasoen aurrean dantzan jarraitzen dute. Cristina Merinok urriaren 18an twitterren argitaratutako irudiak ditugu honakoak. Kataluniako buruzagi independentisten epaiaren aurkako mobilizazioetan Bartzelonako kaleetara ateratako gazte koadrila kale erdian dantzan hasi da eta jota bat dantzatu dute. Merinok salatu du minutu gutxira polizia etorri zela furgonetetan izugarrizko abiaduran eta dantzari eta ikusle asko ia aurretik eraman zituztela. Ondoren, Katalunia plazan furgonetekin inguratu zituztela dio, ihes ez egiteko eta beraien aurka kargatzeko. Katalunia, gatazkaren erdian dantzan, 2019-10-18.

Dokumentuaren akzioak