Dokumentuaren akzioak
Otsagabiko dantzak 1971
Julio eta Pio Caro Baroja anaiek zuzendu zuten 1971. urtean "Navarra: las cuatro estaciones" izeneko dokumentala. Nafarroako hainbat ohitura eta tradizio bildu zituzten bertan, tartean Otsagabiko dantzak. Pasarte honetan garai hartako dantzariak agertzen dira dantzan. Irailaren 8an Muskildako Ama Birjinaren jaia ospatzen dute Otsagabian eta herriko dantzariek urteko emanaldi garrantzitsuena egiten dute. Muskildako ermitara igotzen ikus daitezke dantzariak dantzan herritarrei eta udal ordezkariei lagunduaz. Ermita kanpoan Katxutxa eta Modorro makil-dantza, pañuelo-dantza eta jota dantzatzen ageri dira. Esanguratsua da, besteak beste, Modorro garai batean egiten zuten bezala (buelta bakarrarekin) dantzatzen ikustea. Julio eta Pio Caro Baroja, Navarra, las cuatro estaciones, 1971.
Etiketak
- irudi-zaharrak
- katxutxa
- xxmendea
- 1971
- jota
- julio-caro-baroja
- navarra-las-cuatro-estaciones
- tradizionala
- modorro
- pañuelo-dantza
- nafarroa
- otsagabiko-dantzak
- pio-caro-baroja
Dokumentuaren akzioak