Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Iruñea: Sanfermin 2017 Dominguera

Dokumentuaren akzioak

Iruñea: Sanfermin 2017 Dominguera

2017/07/21 08:46

Uztailaren 14an ospatzen dute Iruñean Sanferminen zortziurrena. Segizioaren ondotik, udal plazara heltzen dira udal agintariak, erraldoiak, dantzariak, txistulariak, musika banda... eta festak amaitzera doazela ospatu egiten dute denek elkarrekin, nolabait. Egun horretako doinu esanguratsuetakoa da Dominguera izeneko jota. Pamplonesa musika bandak jotzen du doinua eta Iruñeko erraldoiek dantzatzen dute jota airea. Baltsa hastearekin, Kilikiak eta Duguna dantza taldeko neskak sartzen dira dantzara. Silvano Cervantes Pamplonesa musika bandaren lehen zuzendariaren obra da Dominguera jota hau eta 1997. urtetik dantzatzen da gaur egun duen formarekin. Irudiak: Eire Vila. Dominguera, Iruñea, 2017-07-14.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.