Aiko taldea: Jotamentala

2020/01/15

Aiko taldeak eta Bideografikek ekoiztutako Jotamentala dokumentala osorik dago ikusgai sarean. Jotari buruzko ikus-entzunezkoa egin du Aiko taldeak, dantza "totala", aberatsa eta dimentsio askotarikoa delakoan jota. Berrogeita hamar minutuko lanean jotaren inguruko ibilbide osatu dute. Dantza tradizional horren jatorria, bilakaera, aldaerak, testuinguru soziopolitikoak, gaur egungo egoera eta aurreikusten den etorkizuna aztertzen dira. Dantza munduko hainbat pertsonek jotaren inguruko esperientziak eta azalpenak ere kontatzen dituzte dokumentalean. Orain arte hainbat herritan proiektatu da lana eta orain interneten jarri da ikusgai. Aiko taldea, Bideografik, Jotamentala, trailerra, 2019.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu