Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Bost dantza-maisu: Iriarte, Larralde, Elizalde, Izeta eta Aldekoa

Dokumentuaren akzioak

Bost dantza-maisu: Iriarte, Larralde, Elizalde, Izeta eta Aldekoa

2013/11/19 10:41

Galdakao, 1989. Andra Mari dantza taldeak antolatuta mahai-ingurua, eta bertan, elkarren ondoan eserita euskal dantza tradizionalen historian zeresan handia izan duten bost lagun: Felix Iriarte, Jabier Larralde, Maurizio Elizalde, Mariano Izeta eta Alejandro Aldekoa. Lau baztandar eta berriztar bat. Aurkezle lanetan Jon Zamalloa. Felix Iriarte (Arizkun 1919-2004), atabalaria, Baztan festari-festa korritu zuen batekin eta bestearekin atabala jotzen. Jabier Larralde (Arizkun 1927), txistulari eta dantza-maisu aritu da Amaiurren, Arizkunen, Elizondon e.a. Maurizio Elizalde (Amaiur 1915-Arizkun 1992), txistulari eta dantza-maisua izan zen. Mariano Izeta (Elizondo 1915-2001) dantza-maisu eta idazlea. Alejandro Aldekoa (Berriz 1920-1996) txistulari eta dantza-maisua, durangaldeko dantzari-dantza eta erregelen irakaskuntza eta transmisioan aritu zen. Bakoitzak bere hasiera eta ibilbideaz hitz-egin ondoren, musika eta dantzaren munduan izandako bizipenak kontatzen dituzte. Andra Mari dantza taldea, Galdakao, 1989-12-30.

Etiketak
mutil-dantzak
irudi-zaharrak
baztango-mutil-dantzak
maurizio-elizalde
xxmendea
tradizionala
alejandro-aldekoa
bizkaia
andra-mari-dantza-taldea
dantza-maisuak
mahai-ingurua
felix-iriarte
galdakao
jabier-larralde
1989
nafarroa
mariano-izeta

Dokumentuaren akzioak

2013/11/19 17:15
A zer boskotea! Bai gustura entzun dudala dena. MIla esker berriz ere Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeari, aurretik egindako lanaz gain, orain lan horien grabazioak konpartitzeagatik. Biba zuek!
2013/11/21 13:58
Zelako bost dantza-maisu ikusi eta entzun geinkezan bideo honetan: inork ez leuke zalantzan jarriko Felix Iriarte, Jabier Larralde, Maurizio Elizalde, Mariano Izeta eta Alejandro Aldekoak Euskal Herrian tradizioz ezagutu izan dan dantza-maisuen figura betetzen dabenik.
Azken urteotan batzuk figura honek euskal tradizioan euki dauan garrantzia indargabetu dabe euren buruak dantza-maisutzat izendatuz.

Aipatu beharrean dago dantza taldeak euki dogun garrantzia euskal folklorearen mantentze lanetan, ikerketetan, dantzen berreskuratze eta zabaltzean, herri ezbardinetako dantzak herri horreetatik kanpora erakusten, etab. Azken baten, dantza tradizioa mantetzea eta zabaltzea. Horregaitik, bada garaia lan sakona egin dogun dantza taldeontzat merezi dogun errekonozimentua jakitera emotea eta berau txalotzea.

Hona hemen, bost maisu aurrez-aurre, bostak alkarregaz, bakoitzak berea kontatzen eta euren euskara garbian. Benetan ederra esaten dabena. Honeek bai benetakoak, herriko gizonak eta ikaragarrizko DANTZA-MAISUAK.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.