Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Dantzak 01 Baztango mutil-dantzak TVE 1989

Dokumentuaren akzioak

Dantzak 01 Baztango mutil-dantzak TVE 1989

2011/10/14 12:36

Dantzak, 1989-1990 urteetan Nafarroako TVEko emanaldirako prestatu zen telebista programa sorta baten izenburua izan zen. Mikel Aranburu Urtasunek aurkeztuta, Nafarroako dantzen inguruko ordu erdiko iraupena duten zortzi atal eder prestatu zituzten. Mintxo Garaikoetxeak eskuratu digu sorta osoa eta hari esker hemen eskaintzeko moduan gara. Lehen atal hau Baztango mutil-dantzen ingurukoa da. Mariano Izeta elkarrizketatzen du telebista platoan Mikel Aranburuk, eta mutil-dantzen hainbat irudi eta dantza ikus daitezke elkarrizketarekin tartekatuta. Zehazki Aunitz urtez, muxikoa, bilantziko txiki, zahar dantza, mando zaharraine, añar-xume osorik ikus daitezke programan zehar. Elkarrizketan mutil-dantzen inguruko zenbait gai jorratzen ditu Mariano Izetak. Errepertorio eder honen iraupena txistularien lanari egozten die, Antonio Elizalde eta Jose Telletxea nabarmentzen ditu, horiek jaso eta bildu baitzituzten mutil-dantzak, eta ondoren Maurizio Elizaldek eman zien segida luzaroan. Bideoetan ageri diren dantzetan Agustin Eraso ageri da txistua jotzen, eta Fernando Leiza atabalarekin. Dantzak 01, Baztango mutil-dantzak, TVE Navarra, 1989.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.