Dokumentuaren akzioak
mando-zaharraine etiketa duten bideoak
Arizkun 2018: Billantziko-txiki, billantziko zaharra, zahar-dantza eta mando-zaharraine
Baztandarrak Dantza Eskolako dantzariak mutil-dantzak dantzatzen Arizkungo plazan. Aunitz urtez-ekin sartzen dira eta billantziko-txiki, billantziko zaharra, zahar-dantza eta mando-zaharraine dantzatzen ditzute. Musikariak: Patxi Larralde (txistua eta danbolina), Eki Angevin (txistua eta danbolina), Joseba Indabere (silbotea) eta Edu Laborra (atabala).
Dantza-jauzietan ez bezala, mutil-dantzetan tradizionalki ez da ohikoa izan urratsak izendatzea eta dantzan ez dira aurreratzen dantzariek jarrai ditzaten. Mutil-dantzetan urratsak buruz jakiten dituzte dantzariek eta inork markatu gabe dantatzen dira. Hala ere, irakasteko zenbait irakaslek eta zenbait eskoletan izen batzuk sortzen eta erabiltzen joan dira. Mutil-dantza haueri dagokien ondoko urrats-segida Larraldetarrek erabili izan dutenean oinarrituta dago neurri handi batean.
Billantziko txiki
Erdizke - Eskuin eta hiru (besoak goiti)
Ezker batekin - Eskuin batekin
Ezker - Eskuin - Ezker batekin - Eskuin batekin (Bitan)
Billantziko zaharra (Billantziko txikiaren itzulia)
Erdizke - Eskuin eta hiru (bg)
Ezker batekin - Eskuin batekin
Aitzinet pasa - Ezker batekin - Gibelat pasa - Eskuin batekin (Bitan)
Aitzinet pasa
(Billantziko txiki eta billantziko zaharra, osoak bi aldiz)
Zahar-dantza
Erdizke batekin - Ebatsi (Bitan)
Aitzinet pasa - Ezker - Ebatsi (Bitan)
(Osoa bitan)
Mando zaharraine
Aitzinet pasa - Ezker - Gibelat pasa - Eskuin
Aitzinet pasa - Ezker Batekin - Eskuin - Ezker batekin - Eskuin batekin (Bitan)
Salto bat (Bitan)
(Osoa bitan)
Billantziko-txiki, billantziko zaharra, zahar-dantza eta mando-zaharraine. Irudiak: Baztandarrak Dantza Eskola. Arizkun, 2018-10-28.
Dokumentuaren akzioak