Dokumentuaren akzioak
Baztango dantzak 1990: Billantziko txiki, billantziko zaharra, zahar-dantza eta mando zaharraine
Zigako etxe baten atarian Baztango mutil-dantzak egiten ari dira irudiotan dantzariak. Billantziko txiki, billantziko zaharra, zahar-dantza eta mando zaharraine egiten ari dira hain zuzen ere. Lau dantza badira ere bata bestearen atzetik, segidan, egiten dira maiz. Agustin Eraso eta Fernando Leiza ari dira musikari. Dantzarako erabili ohi diren urratsen zerrenda ikus daiteke azpian, Patxi Larraldek izendatu ohi dituen moduan.
Billantziko txiki
Erdizke
Eskuin eta hiru
Ezker batekin
Eskuin batekin
Ezker
Eskuin
Ezker batekin
Eskuin batekin
x2
Billantziko zaharra
Erdizke
Eskuin eta hiru
Ezker batekin
Eskuin batekin
Aintzinet pasa
Ezker batekin
Gibelat pasa
Eskuin batekin
x2
Aintzinet pasa
(Billantziko txiki eta billantziko zaharra hiru aldiz)
Zahar-dantza
Erdizke batekin
Ebatsi
x2
Aintzinet pasa
Ezker
Ebatsi
x2
(Zahar-dantza lau aldiz)
Mando zaharraine
Aintzinet pasa
Ezker
Gibelat pasa
Eskuin
Aintzinet pasa
Ezker batekin
Eskuin
Ezker batekin
Eskuin batekin
x2
Iauzi bat
(Mando zarraine bi aldiz)
Nafarroako TVE-k Dantzak, Nafarroako dantzen inguruko telebista programa sorta baterako egin ziren grabaketa hauek Mintxo Garaikoetxeak helarazi dizkigu. Billantziko txiki, billantziko zaharra, zahar-dantza eta mando zarraine, Ziga, TVE Navarra, 1990.
Etiketak
- 1990
- mando-zaharraine
- baztango-mutil-dantzak
- xxmendea
- zahar-dantza
- tradizionala
- mutil-dantzak
- billantziko-txiki
- ziga
- baztan
- billantziko-zaharra
- tve
- nafarroa
Dokumentuaren akzioak