Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Aurtzakaren 25 urteurreneko ospakizunak
Beasaingo Aurtzaka dantza taldearen 25. urteurrena ospatzen ari dira 2004an, eta hori dela eta asteburuan izan da ospakizun egitarauko ekitaldi garrantzitsuenetakoa.
Dantza sustatzeko diru laguntzen deialdia 2004
Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Agindua argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak. 135.000 euro banatuko dira koreografia sorkuntza, dantza-lanen ekoizpena, bira artistikoak eta prestakuntza eta ikastaroetarako.
Bizkaiko Dantzari Eguna Abadiñon
Datorren maiatzaren 16an Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko da Abadiñon Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatuta. Hona hemen egitaraua
Pasaiko aurresku txapelketa 2004
Aurtengo Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea ireki da.
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2004
Apirilaren 29an ospatuko da Dantzaren Nazioarteko Eguna. Aurten Stephen Page, dantzari eta koreografo australiarrak idatzi du egun horretan lau haizeetara zabalduko den mezua:
Gipuzkoako Diputazioa eta Miguel Orbelzu sarituak
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundia eta Miguel Orbelzu sarituko ditu dantzaren II. sarietan.
Dantzaren Egunaren gala Tolosan
Dantzaren Nazioarteko Egunaren Gala ospatuko da datorren igandean, apirilak 25, Tolosako Leidor antzokian, Gipuzkoako dantza profesionalen elkarteak antolatuta. Hona egitaraua:
Urbeltz Dantzaren Nazioarteko Kontseiluko kide
Juan Antonio Urbeltz dantza ikertzailea Dantzaren Nazioarteko Kontseiluko kide izendatu dute. Kontseilu horretako lehendakariak, Alkis Raftis greziarrak, egin du proposamena.
Ortzadarren XX. Folklore Jardunaldiak
XX. Folklore Jardunaldiak antolatu ditu Iruñeko Ortzadar elkarteak datorren azaroaren 16-19rako. "Folkloreaz: Egungo ikuspegiak eta erronkak" izenburupean burutuko dira eta jardunaldiei buruzko xehetasunak eta lanak aurkezteko baldintzen berri eman dute dagoeneko:
Dantza egitarua zabalan Dantzaz 2004ekin
Mugaz gaindiko zentro koreografikoak (Biarritz-donostia) koordinatuta Dantzaz 04 egitaraua antolatu da. Datozen egunetarako (martxoaren 24atik apirialaren 24ra) hainbat ekitaldi interesgarri iragarri dira. Trena eta dantza uztartzen dituena oso polita iruditu zait niri. Hona egitaraua:
Dokumentuaren akzioak