Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzaren inguruko doktore tesia irakurri eta gainditu du Lisa Corcosteguik
Ekainaren 9an aurkeztu zuen tesia Lisa Corcosteguik epaimahaiaren aurrean. Euskal ikasketak eta antropologia uztartu ditu bere ikerketa lanean, eta euskal dantza tradizionala eta identitate rolak izan ditu aztergai. To the Beat of a Different Drum: Basque Dance and Identity in the Homeland and the Diaspora da bere lanaren izenburua. Euskarara gutxi gora behera itzulita Danbor desberdinen kolpean: Euskal Dantza eta Identitatea Aberrian eta Diasporan izan liteke. Bere ikerketa lanerako Oñati eta Boise-ko dantzari eta dantza taldeen jokabideak aztertu ditu Lisa Corcosteguik.
Renoko Unibertsitatean, Center for Basque Studies-en , euskal dantzaren inguruko ikasgaiak irakasten ditu Lisak. Ontarion jaiotakoa da Lisa Corcostegui eta amaren aldeko aiton-amonak Ereño eta Lekeitiokoak zituen. Renoko Unibertsitateko Zenbat Gara euskal dantza taldearen zuzendaria da.
Bestalde, euskal dantzaren inguruko hainbat webgune diseinatu eta burutu ditu Lisak:
- Cyber Dantza Euskal dantzari buruzko gida eder bat.
- Field Notes Euskal Herrian egindako tokian-tokiko lanaren argazki-egunkaria.
- Dantzaldizkaria Interneteko aldizkari bat euskal dantzari eta zaletuentzat. Aldizkariaren bi zenbaki bakarrik daude, baina tesia bukatu duenez gero laster berriak izango dituen esperantza dugu.
- Zenbat Gara Renoko Unibertsitateko dantza taldearen ziber-etxea da hau.
- Ontario Basque Club Ontariko Euskal Etxeko kide ere da Lisa eta bertako webgunea egin du.
Dokumentuaren akzioak