Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zumarragako ezpata-dantza 2005

Dokumentuaren akzioak

Zumarragako ezpata-dantza 2005

9:30. Euskadi enparantzan elkartu eta herriko agintariak nahiz herritarrak eta ezpata-dantzariak Andre Maria Jasokundekoaren parrokia-elizatik pasaz, herriko parrokiako kabildoekin batera, Antioko Amaren elizara igoko dira.

11:00. Antioko Amaren eliza. Meza Nagusiaren hasieran herriko dantzariek EZPATA-DANTZA eskainiko diote Ama Birjinari. Ondoren, berriz, elizaren inguruan prozesioa txistulari eta ezpata-dantzariekin batera.

12:30. OHOREZKO AURRESKUA eliza aurreko zelaian.

Ondoren, HERRI-BAZKARIA eta ERROMERIA Antio inguruan.

20:30. AGURRA eta ITZULERA txistulariek, dultzaineroek eta trikitilariek alaituta, eta agintariak eta ezpata-dantzariak aurretik direla.

21:15. KALEKO EZPATA-DANTZA. Lekua: Euskadi enparantza.

21:30. ERROMERIA txistulari eta trikitilariekin.

Besterik ez, gustu baduzue ezpata-dantza ikustera etor zaitezten eta Antion bertan ospatuko den jai egunean eta erromerian parte har dezazuen gonbidatu nahi zintuzketegu.

IRRINTZI DANTZA TALDEA

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.