Dokumentuaren akzioak
Abian da Dantz´Hadi Basusarrin
Frantziako zenbait lurraldetako dantzak ikasteko aukera izango da aurten. Adibidez Arbadetorne taldeak La Vendée-ko dantzak ekarriko ditu. Jean-François Miniot dantza maisuak irakatsiko ditu eskualdeko horretako dantzak. Okzitaniako Bretto-Lopez bikoteak ere bere eskualdeko musika eta dantza doinuak ekarriko ditu.
Patxi Perez eta bere talde berriak, Patxi eta Konpainiak, jardungo du baita ere jaialdian. Gara-ko artikuluan dioenaren arabera Patxi Perez hemendik aurrera ez da gehiago eszenatokitik jaitsiko. Ez dugu oso argi zer esan nahi duen horrek, baina ikusiko dugu aurrerantzean aldaketarik ote dagoen bere jardunean.
Hona hemen egitarau osoa:
Dantz´Hadi 2005 egitaraua
Uztailaren 13tik 16ra Basusarriko plazan
Uztailak 13, asteazkena: Hemengo Dantz'Hadi
- 19.00etan: Dantza hastapen ikastaroa: Garaziko kadrille, Patxik gidatuta.
- 21.00etan: Trikidero eta Trakala: Burgaintzi Txaranga
Uztailak 14, osteguna: Dantz'Hadi su artifizialen antzera
- 19.00etan: Vendée-ko dantzetan hastapen ikastaroa Jean François Miniot-ek gidatuta.
- 21.00etan: Cyril Brotto eta Guillaume Lopez bikotea. Quercy eta de Gaskuñako errepertorioa.
Uztailak 15, ostirala: Hemengo eta hango Dantz'Hadi
- 19.00etan: Vendée-ko dantzetan hastapen ikastaroa Jean François Miniot-ek gidatuta.
- 21.00etan: Arbadetorne. Vendée-ko errepertorioa. Patxi eta Konpania
Euskal Dantzen ikastaroa
2005eko Uztailaren 11tik 16ra
Uztailaren 11an, elkartzea eta uztailaren 12tik 15era ikastaroak 10.00etatik 13.00era eta 14.30tik 17.00tara.
- Hasiberriak: Fandango, Ain-arin, Ingurutxo, jautziak.
- Eskarmentudunak: Larrain dantza, Axuri beltsa, Tafallako jota, Tellarin
- Asteartea: Afaria eta euskal musika emanaldia Larunbata: Errenteriako Erromeria Egunera txangoa
Dokumentuaren akzioak