Dokumentuaren akzioak
Erromeria Eguna Errenterian
Festa goizetik hasi, eta hurrengo eguneko goizalderarte luzatzen da. Hona hemen egitaraua:
- 10etan: DIANA Herriko kaleetan
- 11etan: DANTZA IKASTAROA Patxi Labordaren eskutik Esmalteria plazan. Iaz Patxi Perezek egin bezala, aurten Patxi Labordaren eskutik dantza ezberdinak ikasteko aukera izango da.
- 12:30etan: KALEZ-KALE musikariak eta dantzariak herriko kaleetan
- 13etan: SOKA DANTZA dantzari beteranoen eskutik Zumardian. Dantzari oihak, eta dantzari ez izandakoak (ikastaroetan...) bilduko dira sokan. Aurreskulari eta Atzeskularia kenduta 50 urtetik gorako jendea izango da. Orotara 50 pertsona inguruk hartuko dute parte soka dantzan.
- 14:30etan: HERRI BAZKARIA Udal Kiroldegian. Txartelak salgai daude Ereintza Elkartean, Buxan eta Arkaitza tabernetan eta Belen Gozotegian.
- 17:15etan: PIRRITX eta PORROTX ERROMERIAN. Haurrak erromeria giroan sartzeko asmoz, pailazoek dantza-jolasak irakatsiko dizkiete haurrei.
- 18etan: ERROMERIA HANDIAREN hasiera Zumardian: Hainbat musikari izango dira oholtza gainean. Gune nagusia Zumardian izango bada ere, beste hiru gune txikiago ere ipiniko dira herrian.
- 23etan: DANTZALDIA ZUMARDIAN: Patxi eta Konpainia; Arbadetorne (La Vendée - Frantzia)
Parte hartuko duten musikariak hauek izango dira: Laja eta Jazzbana, Ansorregi eta Larrañaga, Txorimaloak, Naroa eta Arrate, eta Maider eta Itziar (trikitilariak). Juan Mari Beltran eta Astiasaran anaiak (trikitixa-dultzaina). Duguna Dantza Taldeko Fanfarrea (Txaranga), Oarsoaldeko dultzaineroak, Eskualdeko txistulariak, Zanpantzarrak, La Font de la Carota (Katalunia) eta A.C.D. Dorna (Galizia), eta Patxi eta Konpainia eta Arbadétorne (La Vendée - Frantzia).
Dokumentuaren akzioak