Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gauargi jaialdia Ezpeletan

Dokumentuaren akzioak

Gauargi jaialdia Ezpeletan

2005/07/13 17:16

Ostegunean abiatzekoa zen Ezpeletan egiten den Gaurgi jaialdia. Jaialdi horrek Eraikik antolatzen duen Bidasoako Gazteen jaialdian izaten du jarraipena. Azken asteotan jakinarazi zuten Tsunamiak kaltetutako Sri Lankako eskualde batetako talde bat ekartzeko ahaleginetan zebiltzala. Horretarako diruak lortuko zituzten, baina azken orduan bisatu arazoen ondorioz Sri Lankako taldea bere herrialdetik atera ezinda geratu da.

Senegaleko taldeak ere kale egin omen du, eta ondorioz, ostegunerako Ezpeletan aurreikusita zegoen jaialdia bertan bera geratu du. HOrren ordez ostiralean hasiko da Gauargi jaialdia Moldabia, Armenia eta Mexiko-tik etorritako taldeekin. Sri Lankako taldearen bisatu arazoak konpontzen saiatzen ari dira eta ez dago jakiterik Bidasoako jaialdirako iristeko garaiz konpondu ahal izango dituzten.

Hona Gauargi jaialdiaren egitaraua:

  • Gonbidatu herriak: Armenia, Mexiko, Moldavia, Senegal, Sri Lanka.
  • Euskal Herriko ordezkariak: Ezpela (Ezpeleta), Eskiularra (Eskiula), Gurea (Hendaia) eta Alurr Dantza Taldea (Ibarra-Gipuzkoa)

EGITARAUA

Uztailak 15 ostirala

  • 11:00etan: Karrika-animazioa Kanbon, Sri Lankako eta Armeniako taldeekin
  • 20:30etan: Ikusgarria Senegal, Mexiko eta Ezpela taldea

Uztailak 16 larunbata

  • 11:00etan: Taldeen desfilea Ezpeletako karriketan
  • 20:30etan: Ikusgarria atzerriko bost taldeekin baita Alurr Dantza Taldearekin

Uztailak 17 igandea

  • 11:15etan: Musika Ezpeletako karriketan, hemengo eta kanpoko musikariak lagun
  • 17:30etan: Moldaviako taldearen ikusgarria Uztaritzen
  • 18:00etan: Cirq Mü: zirkua eta musika batzen dituen ikusgarria Ezpeletako karrika nagusian
  • 18:15etan: Zintzur-bustitze musika Ezpeletako karrika eta ostatuetan. Ondotik "casetas" gaualdia oihal etxearen ondoan

Uztailak 18 igandea

  • 11:00etan: Karrika-animazioa Kanbon Senegaleko eta Sri Lankako taldeekin
  • 16:00etan: Senegaleko eta Sri Lankako taldeen ikusgarria A.I.E.C. gelan, Kanbon.
  • 20:30etan Hazparnen: Mexikoko et Elgar Oinka taldeen ikusgarria
  • 20:30etan Ezpeletan: ikusgarria ; Moldavia, Sri Lanka, Armenia eta Eskiularra taldeekin.

Uztailaren 19an, asteartez

  • 20:30etan: Azken gaualdia, atzerriko bost taldeekin, Ezpela eta Gauargi dantza taldeak lagun

Xehetasun gehiago: Gauargi

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.