Dokumentuaren akzioak
Bederatzi herrialde Portugaleteko Folklore Jaialdian
Uztailaren 22an egingo da Portugaleteko Zubi Alde kiroldegian aurtengo jaialdiaren hasiera ekitaldia. Sri Lanka, Sudafrika, Korea, Errumania, Kolonbia, Tyva, Futuna eta Venezuela dira aurten Euskal Herrian izango diren folklore taldeak.
Talde horiek Portugaleteko Zubi Alde kiroldegian egingo dituzten erakustaldiez gain Euskal Herriko 21 herritan esakainiko dituzte saioak: Erandio, Tolosa, Getxo, Elgoibar, Sondika, Balmaseda, Getxo, Lasarte, Areta, Turtzioz, Azkoitia, Berriz, Arrasate, Gueñes, Alonsotegi, Irun, Deba, Loiola (Donostia), Bakio, Sopuerta eta Azpeitian. Ikusi hemen emanaldi guztien agenda.
Jaialdian parte hartuko duten talde bakoitzari buruzko informazioa eta argazkiak ikusi daitezke Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren webgunean bertan:
- Sama Ranga (Sri Lanka)
- Vezikhono Siko Lethu (Sudafrika)
- Bong San Mask (Korea)
- Doini Timisului (Errumania)
- Grupo de Música y Danzas Folklóricas UIS (Kolonbia)
- Sayani (Tuva-ko Republika)
- Lupe o Malae Fenua (Futuna)
- Cruz Alejandro Quinal (Venezuela)
Dokumentuaren akzioak