Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Kultura Plana eta dantza (I)
Kulturaren Euskal Planaren aurkezpenean izan nintzen atzo. Jaurlaritzak kulturaren alorrean diharduen hainbat lagun bildu zituen ekitaldirako Bilboko Euskalduna jauregian.
Dantza unibertsitatean
Nazioarteko hainbat herrialdetako ereduari jarraituz dantza unibertsitatean integratzeko ahaleginetan dihardu Espainiako dantzaren profesional talde batek. Horretarako dituzte arrazoiak azalduz manifestua prestatu dute.
Manilan izango da Aukeran
Aukeran dantza konpainia Manilan izango da, Izena duen guztia omen da emanaldia eskaintzeko. Cervantes Institutoak Filipinetan antolatzen duen Artea eta Kultura programaren emanaldietako bat izango da Aukeran-ena.
Albokarien Hernaniko 11. Topaketa
"HERNANI" Musika Eskola Publikoko "Alboka TaIdea"k antolaturik eta Euskal Herriko albokarien laguntzarekin, 1994. urtez geroztik, hutsik egin gabe, urtez urte albokarien Hernaniko topaketak antolatu ditugu.
Inpernuko poza trikitixaren II. jardunaldiak
Udazkeneko ekitaldien haritik eta DEBEKUAK izenburupean, trikitixaren nondik norakoak eta etorkizuna mintzagai dituzten jardunaldiak antolatu ditu Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, bigarren urtez jarraian.
Ortzadarren 30. urteurrenean hainbat ekitaldi
ORTZADAR taldeak datozen hilabeteetan eginen dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Aurten ortzadarrek hogeita hamar urte beteko ditu. Ospatzeko Venezuelako folklore jaialdi batean parte hartuko du eta taldekide eta taldekide ohiak bilduko dira urteurrena ospatzeko.
Goizaldi VI. bikote dantza txapelketa bertan behera
Goizaldi VI. bikote dantza txapelketa bertan behera
Goizaldi VI. bikote dantza txapelketa
Datorren larunbatean, hilak 11, arratsaldeko 19:30tan ospatuko da Konstituzio Enparantzan Goizaldik antolatzen duen bikote txapelketa. Bertan, bikoteka dantzatu beharko dira bai soinu zahar eta fandango eta arin-arina ere.
Basauriko Dantza Agerketa 2004
Iekora, Guardia, Elorrio, Lizartza, Leitza, Baigorri eta Santa Graziko dantzak ikusi ahal izango dira Basauriko 32. Euskal Herriko Dantza Agerketan. Irailaren 18an izango da Bizkotxalde parkean.
Maitaldia Miarritzen
Maitaldia dantza jaialdia ospatzen da irailean Miarritzen eta aurten ere hamaika dantza emanaldi, ikastaro eta erakusketarako aukera izango da. Biarritz Culture-k antolatzen du Miarritzeko Maitaldia. 1992 hasi zen antolatzen jaialdia eta Thierry Malandain da bere zuzendari artistikoa. Hona hemen egitaraua:
Dokumentuaren akzioak