Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ballet Biarritz junior-erako audizio deialdia

Dokumentuaren akzioak

Ballet Biarritz junior-erako audizio deialdia

2006/04/10 14:35
Helburua, dantzari gazteei hezkuntza profesional batera iristeko aukera eskaintzea da.

Audizioa:

  • 2006ko ekainaren 4an, igandean, goizeko 10.00etan Donostiako GAsteszena-Egia Kultur Etxean.
  • Dantza klasikoko klase bat emango da eta ondoren taller koreografiko bat egingo da.
  • Audizioan parte hartzeko izenematea: 2006ko maiatzaren 24 arte, Nortasun Agiriaren fotokopia, dantza argazki bat eta CVa bidali behar dira.

Hautatutako dantzariek 2006ko irailaren 7an hasi eta 2007ko abuztuaren 31a bitartean dohaineko hezkuntza jasoko dute (ikasketa beka eskuratzeko aukera egon daiteke) Donostian egingo diren ikastarto trinko eta taillerren bidez.

  • Lan egutegia: astelehenetik ostiralera 9.30-16.00.
  • Aurrerago, 2007ko urtarriletik aurrera jendaurreko emanaldia egingo dira eta horretarako asteburutan lan egingo da.

Hamabi hilabete horietan, dantza klasiko eta garaikideko klaseak, inprobisazio tallerrak eta dantzaren disziplina osagarrietara hurbilketa (mugimenduaren azterketa, dantzaren historia, argiztaketa, orientabide profesionala...) izango dute, eta horiez gain, ikasleek Thierry Malandain, Ballet Biarritzeko zuzendariaren koreografietako batzuk ikasteko aukera izango dute.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.