Dokumentuaren akzioak
Euskal Herriko Musika Eskolen II. Nazioarteko Biltzarra
Euskalduna Biltzar Jauregian Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen II. Biltzarra egingo da apirilaren 6, 7 eta 8an. Musika Eskolak: gorantz doan inbertsioa ekimenaren bidez, zenbait alderdi nahi dira nabarmendu, hala nola, musika-eskolen eginkizun soziala, pedagogia eta gestioa, eta musikaren eta osasunaren arteko loturak. Estatuko eta nazioarteko kalitate bikaineko txostengileek hartu dute parte sei ponentzia, hamar tailer, bi mahainguru, komunikazioak eta kontzertuak eskainiko dituen egitarauan.
- Egunak: 2006ko apirilaren 6, 7 eta 8an.
- Lekua: Bilboko Euskalduna Biltzar Jauregia
- Izena: "Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen II. Nazioarteko Biltzarra / Musika Eskoak: Gorantza doan inbertsioa
- Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskadiko Kutxa.
Argibide gehiago: 94-4222327 - www.ehmecongress.com
Baietza emandako txostengileak
- Doug Goodkin
- Susa Herrera
- Aitor Furundarena
- Pedro Elosegi
- Martín Ariztimuño
- Oier Araolaza
- Manel Ramada
- Juan Mari Beltrán
- María Eugenia Luc
- Rakel Boyero
- Alex Rovira
- Mayra Argüelles
- Ricardo Hernández
- Silvia Schwarzenbach
- Arantxa Muñoz
- Mirari Pérez
- Sabin Bikandi
- Andrea Giraldez
- Arteola
- AIKO
- Arantxa Muñoz
- Joachim Lahme
Biltzarraren helburu nagusiak bat datoz Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak hasieratik, 1994ko abenduan sortu zutenetik, finkatutako ildo estrategikoekin. Aipatutako helburuak honako hauek dira, laburbilduta:
- Azpiegituraren garapenari laguntzea: Musika Eskolentzako laguntza.
- Pertsonen profesionaltasunaren garapena: Prestakuntza sustatzea.
- Ikasleen musika-esperientziak sustatzea. Horretarako, parte hartzeko espazioak sortu nahi dira, kontzertu-programaren bidez.
- Aliantzak eta lankidetzak sortzea beste erakunde batzuekin.
- Esperientziak eta bizipenak trukatzeko harreman-gunea sortzea, Europa osoko Eskolekin erlazionatzeko.
- Euskal Herriko Musika Eskoletan egiten ari diren zenbait ikerlan eta proiektu azaltzea, bide hori urratzen jarraitzeko eta proiektu berritzaileak sortzeko beharra profesional guztien artean hedatzea eta ezagutzera ematea. Izan ere, betiko irakaskuntzan eta metodologian errotuta jarraitu beharrean, proiektu berritzaileei ekin behar zaie, teknologia-aurrerapenez baliatuta. Halaber, beste zerbait ere erakutsi nahi zaio gizarteari: elkarteko 23.000 ikasleak. Euskal Herrian egiten ari diren lanak berebiziko eragin soziala duela, estatu mailan ere erreferentziazkoa baita.
Oinarrizko gaiak
Helburu horiek lortzeko, oinarrizko hiru gairen inguruan antolatu da biltzarra, eta bakoitza jardunaldi batean jorratuko dugu. Horrela, apirilaren 6ko jardunaldiaren ardatza musika-eskolek gizartean duten eginkizuna izango da. Biharamunean, pedagogia eta gestioa izango dira gogoeta eta eztabaidetarako gaiak. Azkenik, apirilaren 8an, larunbata, musikaren eta osasunaren arteko nahitaezko loturak aztertuko dira.
Antolatzaileek apustu handia egin dute Biltzarra antolatzen, era askotako entzule potentzialei eman baitzaie parte hartzeko aukera.
- Musika Eskolak eta Kontserbatorioak.
- Musika, dantza eta arte eszenikoetako profesionalak.
- Unibertsitatea: irakasleak, ikasleak eta irakaskuntzaren, osasunaren eta gestioaren alorretako ikerlariak.
- Derrigorrezko hezkuntzako irakasleak.
- Osasun-arloetako profesionalak (foniatria, traumatologia, psikologia, fisioterapia...)
- Administrazio publikoa.
Antolatzaileak ilusioz beterik
Ekimenaren antolatzaileak ilusioz beteta daude Euskaldunako Biltzarrerako, hilabete luzez buru-belarri ekinean jardun ondoren. Biltzarra egunero musika-irakaskuntzan dihardutenentzat erreferentzia-gune izatea espero du Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko lehendakariak, Mari José Ribatek. Biltzarra Euskal Herriko Musika Eskolek egiten dugun lanaren isla izatea nahi dugu, topa-lekua, etorkizunari begiratzeko gunea, etengabeko bilakaeraren ardatza, dio.
Ribateren ustez, Euskal Herriko musika-eskolek ekarpen garrantzitsua egin diezaiokete irakaskuntzaren alorrari. Nire iritziz, estatuan eredu gara, etengabe eboluzionatzen dugu, beti sortzen zaizkigu kezka berriak, eta gogotik heltzen diogu eguneroko lanari, adierazten du konfiantzaz beterik. Gauzak egitera, adibidez Nazioarteko Biltzar hau antolatzera, ausartzen den talde dinamikoa garela jakinarazi nahi diegu guztiei, gaineratzen digu. Profesional guztiek bidean aurrera jarraitzeko egindako lana ikusita, Biltzarrean harro esan genezake musika-eskolak gorantz doan inbertsoa eta etorkizunerako apustu bikaina direla, diosku azkenik.
Behin behineko egitaraua
Honako hau da Biltzarraren behin-behineko egitaraua:
Osteguna, Apirilak 6. Musika Eskolen Eginkizun Soziala.
- 10:00-11:00 Kontzertua
- 11.00-11.30 Inaugurazioa
- 12:15-13:45 Ponentzia: Musika-eskolen eginkizun soziala: Doug Goodkin
- 16:00-17:30 Mahaingurua: Lehen eta bigarren mailako musika. Musika tradizionala irakaskuntzan. Aitor Furundarena, Pedro Elosegi, Martin Ariztimuño eta Oier Araolaza
- 16:00-17:30 1. Tailerra: Perkusio afrikarra: Manel Ramada
- 16:00-17:30 2. Tailerra: Hitzik gabe: Susa Herrera
- 18:00-19:30 3. Tailerra: Euskal musika herrikoia: Juan Mari Beltrán
- 18:00-19:30 Komunikazioak
Ostirala, apirilak 7. Musika Eskolen pedagogia eta gestioa.
- 10:00-11:30 Ponentzia: Musika garaikidea: Mª Eugenia Luc
- 10:00-11:30 4. Tailerra: Denbora eraginkortasunez antolatzeko teknikak: Rakel Boyero
- 12:15-13:45 Ponentzia: Musika-eskolen gestioa eta coaching-a: Alex Rovira
- 12:15-13:45 5. Tailerra: Jazzeko inprobisazioa: Doug Goodkin
- 16:00-17:30 Ponentzia: Musika-eskolen marketinga: Mayra Argülles
- 16:00-17:30 Mahaingurua: Eskari eta eskaintza berriak, joera anitzak, teknologia berriak
- 18:00-19:30 6. Tailerra: Erabilera berriak, musika-informatikaren bidez: Andrea Giráldez
- 18:00-19:30 7. Tailerra: Jende aurrean hitz egiteko teknikak: Ricardo Hernández
- 18:00-19:30 Komunikazioak
Larunbata, apirilak 8, Musika eta Osasuna
- 10:00-11:30 Ponentzia: Musika instrumentalaren patologia praktikoak: Silvia Schwarzenbach eta Joachim Lahme
- 10:00-11:30 8. Tailerra: Musikoterapia: Arantxa Muñoz
- 10:00-11:30 9. Tailerra: Musika-eskoletako materialen aurkezpena: Arteola Taldea
- 12:15-13:45 Ponentzia: Ahotsaren patologiak: Mirari Pérez
- 12.15-13.45 Tailerra 10: Dantza: AIKO
Dokumentuaren akzioak