Dokumentuaren akzioak
Koreografia Erakusketa 2006
Erakusketaren lehen edizioetatik, urtero, ideia berrien ekarpenak egiten, helburuak berregiten eta proiektuarekiko atxikimendua erakutsi dutenen espektatibetara egokitzeko ahalegina egin da.
Koreografien hautaketa saioak aldaketa garrantzitsua ekarri zuen,
ondoren egingo de biran parte hartuko duten piezak ikusi eta hautatzeko
modua eskaintzen baitu. Egun hori bera erakusketaren une erakargarri
bihurtu da, eta lau urtetako eskarmentuak, balorazioek eta gogoetek 10.
edizio honetarako aldaketa batzuk egitera bultzatu gaituzte.
Koreografien hautaketa ekitaldia 2006
Batzorde bat izango da hautaketa egiteko ardura bere gain izango duen. Epaimahai moduko bat osatuko da 7-8 lagunek osatua, eta talde horrek ekitaldian aurkeztuko diren lanak ikusi, eta azken emaitzari onespena eman beharko dio. Ikusle espezialistaren botoa ere mantenduko da, eta horien puntuazioak eragina izan beharko du azken erabakian, gutxienez puntuazioaren %20an. Ikusle horien artean programatzaileak, kazetari berezituak, dantza konpainiak, elkarteak eta eskolak izango dira. Aurten, koreografo gonbidatuek ez dute botorik emango.
Honako hauek dira 2005eko deialdian diru-laguntza jaso duten 10 koreografoak eta beraz hautaketa ekitaldian parte hartuko dutenak:
- Igor Calonge - Kuatro
- Estitxu Campos - Jin Jan Jun
- Olatz de Andres - Yo soy una cosa que dura segundos
- Cecilia de Madrazo - Si fue en Babel, no lo sé
- Marian Gerrikabeitia - Connection
- Helena Golab - Gool.ab
- Leire Ituarte - Delicias de la Civilización
- Myrian Pérez - Keinu txiki bat milaka bider tentativa
- Eider Rodriguez - Mujer en la orilla del mar
- Nerea Urbieta - El País de las últimas cosas
Hautatutako piezekin osatuko da Euskadiko X. Koreografia Erakusketa.
Ordutegia
Goizeko 12.00etan hasiko da ekitaldia eta bi emanalditan burutuko da:
- 12.00-13.00 - 1, 2, 3, 4 eta 5 piezak
- 16.00–17.30 – 6, 7, 8, 9 eta 10 piezak
Hiru eta bost pieza artean hautatuko dira, eta horiekin dantza programa egokia osatzea da helburua. Hautaketaren emaitza apirilaren 10ean, astelehenean jakinaraziko da.
Egutegia: hautaketa eta bira
- Hautaketa ekitaldia: apirilak 8, larunbata, Gasteszena-Egia Kultur Etxean, Donostian.
Hautatuko piezak ondoko bira egingo dute:
- Barakaldo: maiatzak 1, astelehena, Barakaldo Antzokian (Juan Sebastian Elkano, 4), 19.30etan.
- Gasteiz: maiatzak 4, osteguna, Ibañez de Matauko Antzokia (Hegoalde – Alberto Shommer –10- Gasteiz), 20.00etan.
- Donostia: maiatzak 7, igandea, (Egia Kultur Etxea – Gazteszena – Baztan 21 – Donostia), 20.00etan.
Oharra: Emanaldi bakoitzean bideo bat proiektatuko da Erakusketaren 10 urteen ibilbideari errepaso txiki bat egingo diena. Horrez gain, maiatzaren 1ean, Barakaldoko erakusketaren ondoren, 10 urteen ospakizun ekitalditxo bat izango da antzokiaren sarreran.
Dokumentuaren akzioak