Dokumentuaren akzioak
Dantza berrien lehiaketa antolatu du 2007rako Iparraldeko EDBk
Oier Araolaza
2006/04/10 14:29
- Gaia: askea baina Euskal Herriko bizitzarekin lotura izan dezala.
- Lehiaketa 2005eko martxoaren 1ean abiatu zen, eta orduan ireki zen izen-emate garaia.
- Txapelketa 2007ko abuztuaren 15ean egingo da.
- Egun osoz iraungo du lehiaketak: goizean mutxikoak, ondoren bazkaria eta 15.00-20.00 bitartean txapelketa.
- Taldeen osaketa: gutxienez 12 dantzari
- Talde mixtoa ala ez: aukeran
- Dantzarien gutxieneko adina: 16 urte
- Lehiaketa EDBko kide ez direnei ere irekia da, baldin eta txapelketaren helburuak eta izpiritua errespetatzen badituzten.
- Sorkuntzaren iraupena: 10 eta 15 minutu bitartean.
- Egun argiko ikusgarria: argi efekturik gabe, eta azkar jarri ahal izateko moduko dekorazioa.
- Ez antzerkirik eta ezta ipuinik ere.
- Behin taldeak izena emanez gero lehiaketaren azkeneraino joatea obligazioa.
- Jendaurreko lehen emanaldia derrigorrez lehiaketa egunean izan behar da.
- Iparraldeko taldeek bakarrik parte har dezakete.
Musika eta kantua
- Erabiliko den musika sorkuntza izan behar da edo bestela lehendik bazegoen dantza-doinu bat erabili.
- Errejistratuta dagoen musika debekatuta dago. EDBk eskatzen die taldeei beren musika propioarekin etortzeko, baina musikorik ez duten taldeentzat, EDBk musika talde bat jarriko du lehiaketa egunean haien eskura.
- Musika talde hori erabiltzeko beharra duten taldeek 2006ko abendurako jarri beharko dira EDBrekin harremanetan.
- Sorkuntzeri laguntzeko derrigorrezkoak dira musika tresna tradizionalak. HOriekin batera bestelako musika tresnak ere erabil daitezke. Harretaz hautatu musika tresnak hurrengo emanaldiak kontuak hartuta.
- Abestea baimendua dago, baina dantzariek berek egiten badute dantzaren aitzakian eta horren iraupenak ez dezala sorkuntzaren denboraren 1/3 baino gehiago izan.
Dokumentuaren akzioak