Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskadiko XXVI. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Euskadiko XXVI. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa

2006/04/07 17:45

Eskaini beharreko dantzei buruz, ez da aldaketa handirik egin. Hau da: Aurkez aurke, Alpargata, Kontrapasa eta Zortzikoa dantzatu behar izango dira; baina aurten ere zailtasun txikiko Soinu Zahar bat ere prestatu behar izango dute dantzariek.


Txapelketa honetan parte hartu ahal izateko baldintzak ere berdinak izango dira, baina izena emateko garaian, atal berri bat bete behar izango da: Aurreskuaren jatorria.

BERRIKUNTZAK: ARRAZOIAK ETA HELBURUAK

Orain arte, txapelketa honen antolatzailea izan den Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari jakinarazi zion, hemendik aurrera txapelketa antolatzeko asmorik ez zuela; eta txapelketaren jarraipena, elkartearen eskuetan uzten zuela.

Ondorioz, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak gaia aztertu eta aurrera eramateko erabakia hartu zuen.

Azterketa honetan, azken urteetan txapelketari buruz jasotako hainbat iritzi ere izan ziren kontuan: Aurreskuaren bateratzea, dantzariek epaileei dantzatzen zietela, puntuazioen sistema zenbait dantza mota baztertzen zituela, etab.

Ondorioz, zenbait aldaketa behar zituela kontutan hartuta, ondoren azalduko diren aldaketak egitea erabaki zen, eta horiekin zenbait helburu bete nahi ditugu:

  1. Dantzariak bere trebetasuna azaltzeko egoera natural bat sortzea, Soka dantza batean parte hartzen ari dela sentituz.
  2. Dantzariek bere kideen eta ikusleen hurbiltasuna nabaritu dezatela, epaileei dantzatzen dietela ez pentsatzeko.
  3. Gipuzkoako Aurresku desberdinen ordezkaritza sustatu.
  4. Partaidetza bultzatu: Dantzari trebe asko daude baina batzuk ez dute txapelketa mota honetako parte hartzeko ohiturarik sistema oso itxia dela eta modu natural baten bila daudelako.

Guztia kontutan hartuta, zenbait aldaketa egin dira:

  1. Eszenatokia eta ingurua: Areto itxi bat beharrezkoa iruditzen zitzaigun egokiena. Alde batetik, ikusleak harmailetan eserita egoteko aukera izatea eta bestetik, eszenatokiaren estetika eta argiak ikuskizunaren edertasuna indartzea lortuko dute.
  2. Puntuazio sistema: Puntuazio sistema irekiago bat beharrezkoa izango da. Epaimahaia osotasun bat epaituko du; hau da, ez dira dantzak blokeetan epaituko baizik eta bloke oso bat bezala. Esan beharra dago ere, epaimahairen kokapena aztertzen ari garela, eta dantzen arabera, epaileek lekuz aldatu daitezke.
  3. Aldaketa musikalak: Aurresku desberdinak ditugu Gipuzkoan, baina ez bakarrik pausoak eboluzio desberdinak izan dituztelako, batzuetan musikalki ere diferentziak egon daitezke. Txistulariek jatorria kontutan izango dute piezak jotzeko garaian.
  4. Eszenaratzea: Lehen esan den bezala, ahal den neurrian dantzaria oholtzan bakarrik ez egotea eta Soka dantzaren itxura ematea da asmoa. Horretarako, ondoren proposatzen dizuegun egitura prestatu dugu. (Ikus erantsitako artxiboa)


EGITURA                                                                                             

  • Dantzarien sarrera eta aurkezpena.
  • Soinu zaharra (Ormatxulo edo Puntamotz): Dantzariek 3-4ko taldeetan banaturik aurretik ezagutuko duten koreografia eskainiko dute batera. (Taldeen kopurua, partaideen arabera izango da). Koreografia, antolakuntzak erabakiko du.
  •   Alpargata – Eszenatokian atzeko aldean, 4-5 dantzarik soka bat osatuko dute. Bertatik, banaka aterako dira Alpargata dantzatzera. Lehenengo partaidea bere dantza eskaini eta eszenatokitik ateratzen den bitartean 5.-6. dantzaria sokan sartuko da.



•    Kontrapasa – Gizon dantzetan egiten den bezala, dantzariak bi gizonek ateratako neska bati dantzatuko diote Kontrapas.
Horretarako txistulariek doinu desberdinak joko dituzte, tarteka doinu bat errepikatu daiteke.




•    Aurkez aurke (Desafioa) – Atzean egongo den sokatik, lehenengoa eta azkena aterako dira, eta aurrez aurre ipinita Aurkez aurke dantza egin behar izango dute.



•    Atsedenaldia – Une honetan atsedenaldi bat egingo da, eta aurreko dantzetan puntuazio altuena lortu duten dantzariak azken fasera iritsiko dira (kopuruak partehartzaile kopuruaren arabera ezarriko dira).
Atsedenaldi honetan bestelako ikuskizunak egon daitezke.

•    Zortziko – Zortzikoa interpretazio librekoa izango da. Dantzariek banaka irtengo dira bere dantza eskaintzera.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.