Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Bidasoaldean inauteriak Eraikiren eskutik
Inauteri garaiotarako Eraiki Dantza Taldeak prestatu dituen ekitaldiak iragartzen prentsa oharra helarazi digu. Inude eta Artzaien jaia eta puska biltzea dira ekitaldi nagusiak, baina aurten eskaera berezi batekin datoz; Puska biltzerako astoa erostea eskatzen diote Irungo udalari.
Dantza txistulari aldizkariaren 202. zenbakian
Kalean da Txistulari aldizkariaren 202. zenbaki eta dantzaren inguruko hainbat eduki aurki daitezke bertan.
Gaztedik bere 55. urteurrena ospatuko du
Bilboko Gaztedi dantzari taldea bere 55. urteurrena hasiko da ospatzen Bilboko inauterietan egingo duen Luzaideko inauteri jendetsu baten bidez.
Sabino Arana Saria Ballet Biarritzentzat
Kultura alorreko 2005eko Sabino Arana Saria irabazi du Ballet Biarritz-ek. Ipar Euskal Herriko kultur bizitzaren eragile garrantzitsua izateagatik eta Ipar eta Hego Euskal Herriaren harreman artistikoak sustatuz egindako lanagatik saritu dute Ballet Biarritz.
Badatoz maskaradak!
Asteburu honetan abiatuko dira maskaradak Zuberoan. Aurten Urdiñarbeko gazteek hartu dute maskaradak antolatu eta herriz herri eramateko ardura, eta urtarrilaren 8an, Urdiñarben bertan egingo duten lehen agerraldia.
dantzan.com-en urtea zenbakitan
Atzean geratu da 2005a, eta dantzan.com-i dagokionez, urte horrek zenbakitan eman duenari begira jarri gara. Hona hemen zenbait estatistika.
Dantza Donibane Lohizuneko Euskal Kulturaren Astean
Otsailerako Euskal Kulturaren Aste interesgarria antolatu du Donibane Lohizunen Euskal Kultur Erakundeak (EKE). Bi dantza emanaldi, hitzaldi bat eta erakusketa bat aurreikusi dituzte.
Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa
Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak, Euskadiko Gipuzkoar Aurresku txapelketako antolatzaileak, eskutitz honen bitartez ondorengo erabakiaren berri eman nahi dizue: Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa bertan behera uztea erabaki dugu.
Urdiñarbek emango ditu 2006ko maskaradak
Urdiñarbe-ko herriak emango ditu maskaradak aurten Zuberoan. Zehaztu da 2006 urtean zehar Urdinarbeko herriak eskainiko dituen maskaraden egutegia eta 2006ko urtarrilaren 8an izango da lehen agerraldia Urdiñarben bertan. Hona datak:
Hitzaldiak Nafarroan III: Joxemiel Bidador
Hirugarren hitzaldiaren laburpentxoa hemen. Joxemiel Bidadorrek egin zuen mintzaldia azaroaren 19an, dantza taldeen oinarrizko liburutegiari buruz. Osasunak ordu berean jokatzen zuen arren, Ortzadarren jardunaldiei ordu berean amaiera ematen zieten arren, 25 bat lagun bildu ginen.
Dokumentuaren akzioak


