Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Errenteria Dantzan

Dokumentuaren akzioak

Errenteria Dantzan

2006/05/02 12:42

Euskal Herri osotik etorritako 600 haur dantzarik parte hartu dute maiatzaren 1ean Errenterian ospatu den Dantzari Txiki egunean. Hona hemen aste honetako hitzorduak:

Maiatzak 6 - Ereintza

Ereintza Dantza Taldearen emanaldi berezia. 50 dantzari eta musikarirekin osatutako emanaldia aurkeztuko du Kiroldegian. Ereintzak azken hilabeteetan egindako lanaren bilduma izango da. Ordu bateko iraupena izango du eta Kiroldegian izango da 20:30ean.


Maiatzak 7 - Gaztediren kabalkada

Bilboko Gaztedi Dantza Taldeak Nafarroa Behereko Kabalkada eskainiko du 12:00etatik aurrera. 100 laguneko desfilea, Behe Nafarroako doinu eta dantza alaiak aurkeztuz.

 

Maiatzak 7 - Ballet Biarritz


Mozart Ballets ikuskizuna eskainiko du Ballet Biarritzek Errenteria Hiria kulturgunean. maiatzaren 7an 20:00etan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.