Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza Plazan Gasteizen

Dokumentuaren akzioak

Dantza Plazan Gasteizen

2006/05/03 12:28

Ostiraetan finkatu da Gasteizko Dantza Plazan, azken urteetako esperientziak erakutsi baitie antolatzaileei ostiraletan arrakasta handiagoa izaten dela. Horrekin batera, Plaza Berria utzi eta Aihotz plazan finkatzeko urratsa ere sendotu da ekitaldi berrian. Aihotz plaza da Dantza Plazan-en gune nagusia, Gasteizen bihotzean, eta dantzara hurbiltzen direnentzat toki atsegin eta lasaia. Salbuespen bakarra San Joan bezperako saioa da, eta hor beste ohitura bat nagusitzen da, Judimendi auzoan egiten diren San Joan bezperako ospakizunekin bat egiten baitu Dantza Plazan-ek.

Biribilketak, orripekoak, arin-arinak, Arabako jota desberdinak, larrain-dantza, ingurutxoak, jauziak eta bestelako hainbat dantza egiteko aukera izango da Dantza Plazan-en.

Hona hemen 2006ko Dantza Plazan-en egutegia.




Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.