Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Kemen dantza taldea Japonian
Irungo Kemen dantza taldeak Japoniako jaialdi batean parte hartuko du urriaren 17tik 22ra bitartean.
Bizkaiko Dantzak interneten
Bizkaiko dantzen inguruko informazio osatua jarri dute interneten. Dantzeei buruzko idatzizko informazioaz gain, argazkiak, bideoak, animazioak, doinuak eta partiturak aurki daitezke bertan. Bizkaiko Foru Aldundia eta Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldearen ekimena da eta http://www.dantzak.com helbidean kokatu da.
Alkartasunak 25 urte
Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak 25 urte ospatzen ditu aurten eta urte osoan hainbat ekitaldi burutu dituzte. Urteurreneko ospakizun handiena asteburu honetan, urriaren 12-14 bitartean egingo dute.
Ortzadarren Jardunaldiak
Folklore eta Kultura Tradizionalari buruzko XVII. Jardunaldiak antolatu ditu Iruñeko Ortzadar elkarteak. Urriaren 22tik 27ra bitartean egingo dira jardunaldiak eta aurtengo gaia: "musika tradizionalak" da. Hona antolatzaileek aurreratu duten informazioa:
Ballet Biarritz Azkoitian
Ballet Biarritz-ek "Ballet Mecanique" ikuskizuna aurkeztuko du Azkoitiko Baztartxo antzokian datorre urriaren 6an.
Argia Euskaldunan
Argia Dantza Taldea Euskaldunan arituko Iñurrategi Fundazioaren aurkezpenean.
Arkaitz Añorgako dantzarien 75. urteurrena
Arkaitz Añorgako dantzariek 75. urteurrena ospatzen dute irailaren 22an eta 23an. 22an, Larunbatean, gaueko 22.00tan gaur egun dantza taldea osatzen duten dantzariek emanaldia eskainiko dute eta igandean berriz, eguerdiko 12.00etan, egungo dantzariekin batera aurreko belaunaldietako dantzariek ere parte hartuko duten emanaldia egingo dute.
Goizaldi IV. Bikote Dantza Txapelketa
Kimetz Larrañaga eta Eneritz Epeldek irabazi dute Goizaldik antolatzen duen bikote dantza txapelketa.
Basauriko 29. Dantza Agerketa
Irailaren 15ean eta 16an egingo da Basaurin Euskal Herriko 29. Dantza Agerketa. Tokian-tokiko dantzak erakusten dira Basauriko Dantza Agerketan, hau da "autoktonoak" bezala izendatzen direnek parte hartzen dute, beren herriko dantza bereziari eusten diotenak.
Kemen-en ikuskizun berria
"Itsasora begira" izeneko ikuskizun berria aurkeztu du Irungo Kemen dantza taldeak.
Dokumentuaren akzioak