Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Udako dantza ikastaldiak Artelekun

Dokumentuaren akzioak

Udako dantza ikastaldiak Artelekun

2005/06/16 22:49

Ikastaldia egin ahal izateko bi urtetako gutxieneko formazioa frogatu beharko da eta 12 urte beteak izan. Baldintza hauek betez gero, ekainaren 24a arte dago epea izena emateko.

  • Dantza klasikoa
  • Irakaslea: Gonzalo Zaragoza
  • Uztailaren 4tik 15era

Madrilen jaio zen. Luis Fuentes zuela maisu hasi zituen dantza klasikoko ikasketak. Gero, Carmen Roche irakaslea izan zen lehendabizi dantzari gisa eta gero irakasle gisa hezi zuena. Ana Baselga, Lola de Avila eta Azari Plisetski ere, beste batzuen artean, bere heziketaren gidari izan dira. 1990ko Prix Carpeaux sarian zilarrezko domina irabazi zuen.

Montecarloko baletetan Massine, Balanchine eta Petiten koreografiak dantzatu ditu. Errepertorio klasikoa London City Ballet antzokian dantzatu du, Coppelia eta Intxaur Kraskagailua dantzatu zituenean.

Dantzari egin zen eskolan urte batzuk irakasle egon eta Carmen Roche Baletaren zuzendari ondokoa izan ondoren, Madrileko Dantzako Errege Kontserbatorioko irakasle izan zen. Madrilen balet klasikoko klaseak eman zituen erdi mailan eta goi mailan dantza pedagogiaren espezialitatean. Zenbait erakunde eta kontserbatoriok irakasle gisa gonbidatu dute estatuan. Egin duen azken lankidetza Tenerifeko Victoria antzokian izan da, han eman baititu 2004-2005 ikasturtean dantza klasikoko klaseak eta erakutsi puntetako teknikak.

Pianojolea: Alberto Ribera.

ORDUTEGIA

  • Erdi mailako klasikoa: 9:30 – 11:00
  • Klasiko aurreratua: 11:15 – 12:45
  • Errepert. klasikoa - puntak: 13:00 –14:00

Klaseak egunero izango dira, astelehenetik ostiralera bitartean.

  • Dantza garaikidea
  • Irakaslea: Francesc Bravo
  • Uztailaren 4tik 15ra

Bartzelonan jaio zen 1957an. Ikasketak Bartzelonako Institut del Teatre eta Dantzako Goi mailako Eskolan egin zituen Ana Maleras koreografo eta pedagogoarekin. Gero, New Yorkera joan zen eta han Sara Sughiararekin jarraitu zuen ikasten. Ana Malerasen Konpainiarekin, Leceuko Ballet Konpainiarekin, Bartzelonako Balet Garaikidearekin, New Yorkeko Freshdance konpainiarekin, dantzako Gelabert Azzopardi Konpainiarekin eta Els Comediants taldearekin egin du lan.

Rayo Malayo fundatu zuen 1989an eta ibilbide oso barnekoa, irekia eta aldakorra hasi zuen. Aldi berean, pedagogo gisa ere lan egin zuen Bartzelonako La Fabrican , Carmen Roche, Carmen Senra, Karen Taff, Studio 3 eskoletan eta Dantzaren Antzokian, eta Madrileko Dantzako Errege Kontserbatorio Profesionalean ere.

Koreografo gisa Valentziako Tortola saria (L.F. 1984an), Ring saria (1988), Hirurentzako balada (1989), Dena ez da metala (19990) edo Atocha Vidra 1992an aurkeztu zuena, Madril Europako kultur hiriburu izan zela eta.

2002an, Cristiane Boullosarekin batera Kolonbiako Sobresaltos Dantza Garaikideko Nazioarteko Jaialdira gonbidatu zuten koreografo gisa.

ORDUTEGIA

  • Erdi - mailako garaikidea: 16:00 – 17:30
  • Garaikide aurreratua: 17:45 – 19:15
  • Koreografia tailerra: 19:30 – 20:30

Klaseak egunero izango dira, astelehenetik ostiralera bitartean.

BETEBEHARRAK

  • Guttieneko adina: 12 urte. Aurre ikasketak: 2 urte gutxienez.
  • Izen emateko txartela nor bere dantza ikasketak gidatzen dituen irakaslearen sinaduraz aurkeztea.
  • Oharra!. Leku mugatua. Antolatzailearen esku geratzen da onarpen eskubidea, maila teknikoa ez duten ikasleei dagokienean.

PREZIOA

  • 10 egunetarako klase batetan izen ematea: 50 €
  • 10 egunetarako errepertorio klasikoan edo koreografia tailerrean izen ematea: 30 €

IZEN EMATEA

  • Izen emateko emateko txartela behar bezala bete, norberaren irakasleak sinatuta, eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Kultura Zuzendaritzara bidali (KM Kulturunea, Urdaneta 9. 20006 Donostia. Tfa: 943-112891, Fax: 943-112765, e-mail: programazioa@gipuzkoa.net ekainaren 24a baino lehenago.
  • Matrikularen zenbatekoa Kutxako 2101 0381 07 0001329473 zenbakidun kontu korrontean diru-sarrera egin eta ziurtagiria ikastaldia hasi baino lehenago Kultura Zuzendaritzara helarazi.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.