Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak BilbaoMusikak lehen aldiz emango ditu dantza ikastaroak datorren ikasturtean

Dokumentuaren akzioak

BilbaoMusikak lehen aldiz emango ditu dantza ikastaroak datorren ikasturtean

2005/06/29 18:12

Eskolak ordu eta erdikoak izango dira astero eta ordutegi eta errepertorio eskaintza zabala izango dute. Euskaraz nahiz gaztelaniaz emango dira eta beste adarretan dauden mailak jasotzen ditu.

Izena aurretik emateko epea uztailaren 15era arte luzatzen da eta matrikulak irailaren 5ean burutuko dira.

BilbaoMusika Bilboko Udaleko Kultura eta Euskarako Sailaren menpeko erakunde autonomoa eta Musika Eskola, Musika Banda, Txistulari Banda, Ikasfolk eta udal mailan, musikaren kulturaren hezkuntza, hedakuntza eta zabalkundearekin zerikusia duen guztiaren kudeatzailea da. Dantza guztiontzat- Danza para todos ikastaroen izena emateko epea zabaldu duela iragartzen du BilbaoMusikak, irailean lehenbiziko aldiz Udaleko Ikastetxean hasiko direnak. Ikastaroek dantza tradizionalaren errepertorio zabala dute, adin guztientzat: jota, arin-arin, mazurka, txotis, mutil-dantzak, jauziak, kontradantzak, polka, pasodoble, baltseak, etab.

Musika Eskolen jarduera arautzen duen Eusko Jaurlaritzaren Dekretuaren arabera, helburu nagusia da edozein adinetako zaletuei tradizioan oinarritutako dantza eta musikaren alorretan prestakuntza praktikoa ematea. Baita gaitasun eta bokazio berezia erakusten dituztenei lanbide-ikasketan bideratzea eta prestatzea ere. Zentzu honetan, BilbaoMusikak arautu gabeko eta funts-funtsean praktikoa den musika-irakaskuntza eskaintzen du, batez ere taldekako musika egin ahal izateko, ikuspegi profesionalik gabe.

Dantza guztiontzat ekimena gizarte-eskari zabal bati erantzuna emateko sortzen da, herriko musika-kulturaren autoerrealizazioa, ezagutza eta hedapenaren bitarteko bezala. Ikastaroek BilbaoMusika Eskolaren kalitate-bermea dute. BilbaoMusika Eskola udaleko ikastetxe publikoa da, 20 urte baino gehiagoko esperientzia du eta eskolako geletatik mila ikasle baino gehiago igaro dira. Eskolak euskaraz eta gaztelaniaz ematen dira eta ordutegiari dagokionez, eskaintza zabala dute (astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez, eta zapatu goizetan) eta beste adarretan dauden mailak ditu.

Interesa dutenek izena eman dezakete uztailaren 15era arte, ekainean 9etatik 21etara eta uztailean 9etatik 14etara. Matrikularako epea irailaren 5ean hasiko da eta Bilbon erroldaturikoak 50.40 euro ordaindu beharko dituzte. Taldeak antolatzeko orduan, kontuan hartuko da ikasleen adina eta ezagutza. Informazio gehiago eta izena emateko: BilbaoMusikako egoitza (Sorkunde kalea 8, 48006 Bilbo), 94 416 47 85 telefonoa eta www.bilbaomusika.com web-orrialdea.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.