Dokumentuaren akzioak
Bizkaiko Dantzari Eguna Mungian
Goi Herri dantza taldearen blogetik jaso dugu Bizkaiko Dantzari Egunaren egitaraua. Bezperan, larunbatean, hasiko dira ekitaldiak dantza ikuskizun batekin, eta igandean, maiatzaren 21ean izango da egun handia.
Ohi bezala Durangaldeko dantzekin ekingo zaio dantza talde guztiek Mungiako Legarda futbol zelaian, denek batera egingo dute emanaldiari. Gipuzkoa eta Arabako dantzak ere egingo dira, eta dantzari ertain eta txikiak Iparraldeko eta Nafarroako hainbat irri-dantza egingo dituzte.
Hona hemen egitaraua:
Maiatzak 20
20:00 Dantza Ikuskizuna OlaldenMaiatzak 21
10:00 Taldeen bilkura10:30 Kalejira herrian zehar (Elorduigoitia, Trobika, Arana Goiri tar Sabin eta Gamiz bidea)
11:30 Dantza erakusketa Legarda futbol zelaian
Dantzari Dantza (Durangaldea, Bizkaia)
- Agintariena
- Zortzinangoa
- Ezpata Joku Txikia
- Banangoa
- Binangoa
- Ezpata Joku Nagusia
- Launangoa
- Makil Dantza
- Txotxongiloa
Gipuzkoako dantzak
- Agurra
- Boaztitzea
- Zinta Dantza
Dantzari ertainak
- Martxak
- Aintzina Pika
- Hegi
- Olagüeko Esku Dantza
Eltziegoko Dantzak (Araba)
- Correcalles
- La Danza
- Cuatro Calles
- Arbol
- Jota
Gorulariak (Durangaldea, Bizkaia)
- Domingilo
- Arku Dantza
Dantzari txikiak
- Txulalai
- Zapatain
- Esku dantza
- Xan Petrike
Kaixarranka (Lekeitio, Bizkaia)
Jota eta Arin-arin
Larrain dantza
17:00 Erromeria Matxin Plazan Luhartz taldearekin
Dokumentuaren akzioak