Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Victoria Eugenia eta dantza Donostian

Dokumentuaren akzioak

Victoria Eugenia eta dantza Donostian

2006/05/15 09:10
Mikel Iturria blogari donostiarrak jardunaldietan esandakoen laburpenak egin ditu bere blogean eta hari esker jaso ditugu hona dantzari buruzko aipamenak Copyleft lizentzia baliatuz. Hona hemen Balllet Biarritzeko Filgi Claveriek esandakoak jarraian Mikel Iturriak jaso bezala:

Filgik argitu nahi izan du Donostian badagoela gaur egun dantza programazioa, Kursaalean eta Egiako Kultur Etxean (Gazteszenan) gauzatzen dena. Ez da guk nahiko genukeena (baldintza falta), baina bai hartu behar dela kontutan datu hau.

Beraz, Victoria Eugenian egin beharreko programazioak osatu behar du gaur egun dagoena. Dantza erakustaldiak eta hedapena landu beharra dago.

Victoria Eugeniako eszenatokiak formatu txikiko eta ertaineko dantza ikuskizunak egiteko aukera ematen du soilik, ez formatu handikoa. Hauek tokia dute Kursaalen. Dena den, gaur egun eskaintza gehiena formatu txikikoa eta ertainekoa da.

Dantza arte diziplina ezezaguna da, jendeak beldurra dio. Ezin gauetik egunera publikoa sortu. Denbora behar da eta horretarako tokia behar da sentsibilizazio-guneak jartzeko. Hau da, tailerrak, jendaurreko entsaioak, entzunaldiak…

Produkzio gunea. Dantza konpainiei eszenatokia uztea ere bada ekarpena, nahiz eta ez izan ekarpen ekonomikoa. Konpainiek baloratzen dute hori.

Filgik argi adierazi du Donostiak dantzaren erakusleihoa behar duela. Hau da, ez da nahikoa urteko programazioa. Dantza jaialdia behar-beharrezkoa da. Zerbait glamourosoa behar da, puntuala, arreta deitzekoa. Era berean, Claveriek adierazi du Biarritz Festival bazkide izateko prest dagoela, laguntzeko prest dagoela.

Beste hizlari batzuk ere aipatu zuten dantza. Adibidez, Ramon Etxezarreta, Donostiako Udaleko kultura zinegotziak dantza ikuskizuneri buruz aipamen bat egin zuen eta Ballet Biarritz erakundearekin, Egiako Kultur Etxean egoitza duena gaur egun, dagoen harremana handituko aurreratu zuen.

Hizlariek beren lana bukatutakoan, entzuleek ere hitzegiteko tartea izan zen, eta emakume batek Donostian dantza klasikoak ikusteko aukerarik ez dagoela esan zuen. Filgi Claveriek ballet klasikoa ikustera gonbidatu zuen Miarritzera, baina argitu zuen oso talde gutxi ateratzen direla giran ballet klasikoa eskainiz. Bere ustez, garrantzitsuena da gaur egungo programazioa osatzea. Arazoa ez da bata klasikoa eta bestea garaikidea izatea.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.