Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Ballet Biarritz junior Batek Mila ikusgarrian
Antzerkia, dantza eta kantua gurutzatzen ditu Batek Mila ikuskizunak. Ballet Biarritz Junior-eko hamabi dantzarik taularatuko dituzte Gaël Domenger-ek prestatutako koreografiak.
Dantzarekin lotutako bi blog berri
Dantzarekin lotutako bi blog berri sortu dira Iruñealdean. Batetik Duguna dantza taldeak lehendik zuen webguneaz gain bloga du orain.
Zuzendari berria Jaurlaritzan
Asteburuan Berriak argitaratu zuenaren arabera Iñaki Gomez izango da aurrerantzean Jaurlaritzako Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendari berria. Iñaki Gomezek Jose Antonio Arbelaitz ordezkatuko du kargu horretan.
Elkartasuna Etorkizuna IV Eguna Basaurin
Ekitaldi honen helburua da, gure kulturaren alde, eskuzabaltasunez, lan egiten duten taldeei elkarbizitzako egun bat eskaintzea, eta horiek Euskal Herriko zazpi herrialdeen eta horietako bakoitzaren ordezkaritzan jardutea.
Menchu Medel-i omenaldia
Menchu Medel-i omenaldi bat prestatzen ari dira Donostialdean urtarrilerako. Donostiako Thalia dantza akademiako irakaslea da Menchu Medel eta berarekin ikasitako hainbat dantzari dabil gaur egun Europako dantza konpainia nagusienetan dantzan.
Pospisil-en arrastoaren atzetik
Frantiset Pospisil dantza-ikertzaile txekiar bat izan zen. Europako hainbat lurralde bisitatu zituen tokian tokiko dantzak ikusiz eta 1920ko hamarkadan Euskal Herrian ere izan zen.
336 km dantzan
Ben Dauncey Ingalaterrako morris-dantzari bat da. Ero samarra gehitu genezake. 2006ko apirilaren 15tik 20ra 336 km egin nahi ditu dantzan, morris-dantzan, Tunbridge Wells-etik Worcester-era. Iraupen luzeko morris dantzetan errekor berria egiteaz gain bi karitate elkarterentzat 100.000 Libra bildu nahi ditu. Hauxe da bere istorioa:
Mutxiko Eguna Arrangoitzen
Mutxiko eguna ospatuko da datorren urriaren 9an Arrangoitzen. Mutxikoak deneri idekita goiz eta arratsaldez, eta Nafarroa Behereko eta Gipuzkoako dantzariak.
Euskal Jaia Bilbon
Egitarauan erraldoien eta buruhandien kalejira, umeentzako tailerrak eta antzerkia, bertoko dantzak eta erromeria daude. Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak antolatuta hainbat ekitaldi egingo da Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, igandean, hilaren 25ean.
Dantzari Eguna Hazparnen
Euskal Herriko Dantzari Eguna antolatu du Euskal Dantzarien Biltzarrak datorren irailaren 25erako Hazparnen. Goizean talde guztien kalejira eta emanaldia, eta arratsaldean erromeria.
Dokumentuaren akzioak


