Dokumentuaren akzioak
Udako dantza ikastaldiak Donostian
Lekua: Arteleku (Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia)
Egunak: uztailaren 3tik 14era
Dantza klasikoa
Irakaslea: Tatiana Yerakhavets
Minsk-eko Koreografia Akademia Nazionalean graduatua, bere irakasle Savalieva eta Shvetsova, Vaganovaren ikasle izandakoak, izan . Moskun eta San Petersburgon bukatu zituen bere ikasketak. 1989an Minsk-eko Bolchoy Teatroko bakarlari zen jada eta 1991an konpainia bereko lehen dantzaria. 1999an Philip Morris jaialdiko urrezko domina lortu zuen. Obra klasikoetako rol nagusiak dantzatu ditu, hala nola Don Quijote, Carmen, Romeo eta Julieta, Bolero, Suzko txoria, Giselle eta abar luze bat. Moskuko Bolchoyko Grigorovitch eta Taranda, San Petersburgoko Calpacova, Berieshnoy eta Cunacova bezalako nazioartean ezagunak diren koreografoekin egin du lan. Europa, Asia eta Amerikako antzoki nagusienetan dantza egin du. Irakasle bezala Minskeko Koreografia Akademia Nazionalean eta Bolchoy Antzokian egin du lan, eta 2002 urteaz geroztik dantza klasikoa eta errepertorioa irakasten du Bartzelonako Eulalia Blasi, Color eta Aules akademiatan.
Pianista: Alberto Ribera
Dantza garaikidea
Irakaslea: Francisco Lloberas
Barcelonako Anna Malerasen eskolan eta Antzerkiaren Institutoan, eta Londreseko The Place-n ikasi eta trebatua dantzan, konpainia desberdinetako dantzari izan da, hala nola Anna Maleras eta Avelina Argüellesen taldeetan, Ramon Oller-en Metros konpainian, Angels Margariten Mudances-en, Vicente Sáezekin eta Tanzforum Köln-en beste batzuren artean. Irakasle gisa Barcelonako dantza eskola garrantzitsuenetako irakasle izan da, eta baita zenbait konpainia pribatuetan ere, hala nola Roseland musical, Mar Gómez, BCB eta Transit. Irakasle gonbidatu gisa nazioarteko zenbait zentrutan ere ibili da, Frantzia eta Grezian bereziki. Koreografo gisa lan ugari egin ditu, laburrak eta luzeak, lehen sariak lortuz Oscar López eta Ricard Moragas dantza sariketatan (1988an eta 1992an). Telebistarako, publizitaterako eta inauguraketa ospakizun desberdinetarako ere koreografiak egin ditu.
Ordutegia: klaseak egunero, astelehenetik ostiralera bitartean.
Erdi mailako klasikoa: 9:30 – 11:00
Klasiko aurreratua: 11:15 – 12:45
Errepert. klasikoa - puntak: 13:00 – 14:00
Erdi - mailako garaikidea: 16:00 – 17:30
Garaikide aurreratua: 17:45 – 19:15
Koreografia tailerra: 19:30 – 20:30
Prezioa
Eguneroko klase batetan izen ematea: 50 € /
Eguneroko errepertorio klasikoan edo koreografia tailerrean izen ematea: 30 €
Betebeharrak
- Guttieneko adina: 12 urte. Aurre ikasketak: 2 urte gutxienez
- Izen emateko txartela nor debe dantza ikasketak gidatzen dituen irakaslearen sinaduraz aurkeztea (edota eskolaren ziurtagiri batez lagundua).
Oharra: Leku mugatua. Antolatzailearen esku geratzen da onarpen eskubidea, maila teknikoa ez duten ikasleei dagokienean.
Izen ematea
1.- Izen emateko txartela behar bezala bete, norberaren irakasleak sinatuta (edota eskolaren ziurtagiri batez lagundua) eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Kultura Zuzendaritzara bidali (KM Kulturunea, Urdaneta 9. 20006 Donostia. Tfnoa: 943-112891, Fax: 943-112765, e-mail: programazioa@gipuzkoa.net) ekainaren 23a baino lehenago.
2.- Behin ikastaldian onartua izan dela ziurtatzerakoan, matrikularen zenbatekoa Kutxako 2101 0381 07 0001329473 zenbakidun kontu korrontean diru-sarrera egin eta ziurtagiria ikastaldia hasi baino lehenago Kultura Zuzendaritzara helarazi.
___________________________________________________________________
IZEN EMATEKO TXARTELA - Udako dantza ikastaldiak, 2006
Izen deiturak: ...............................................NAN.............................. Jaioturtea................... Tfno................................. e-mail: ................................................... Helbidea.......................................................................
Herria...............................................................Posta Kutxa.................. Bizibidea...................................................................
Dantza ikasketak egiten dituen eskola...............................................
Babesten duen irakaslearen izena eta sinadura...............................................................
Sinadura: _________________________
Izen-ematen duen ikastaldia: (x batez seinalatu)
[ ] Erdi-mailako klasikoa (9:30-11:00) [ ] Erdi-mailako garaikidea (16:00-17.30)
[ ] Klasiko aurreratua (11:15-12:45) [ ] Garaikide aurreratua (17:45-19:15)
[ ] Errepertorioa-puntak (13:00-14:00) [ ] Koreografia tailerra (19:30-20:30)
Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta kalea,9. 20006 Donostia
Tfno: 943 112892 Fax: 943 112765
Dokumentuaren akzioak