Dokumentuaren akzioak
Dantza taldeak urteurrenak ospatzen
Añorgako Arkaitz taldeak 80 urte beteko ditu aurten, eta Iruñeko Amaiur taldeak berriz 10 urte. Baina talde gehienak 25, 30 eta 40. urteurrenak ospatzen ari dira. Izan ere, 60-80 hamarkaden artean sortutakoak dira gaur egungo dantza talde asko eta asko, eta ondorioz, urtero izaten dira urteurrenak.
Ospatzeko moduak ere danetarikoak dira. Adibidez, Gaztedik urte osoko ekitaldi egitarau oparoa prestatu du eta Ibarrakalduk Euskal Herriko Dantzari Eguna Barakaldora eramango du. Hori bai, ia denek dantza saio bereziak antolatu dituzte urteurrenaren aitzakitan. Legazpiko ezpata-dantza ere ekarri dugu zerrenda honetara, 30 urte baitira berreskuratu zenetik.
Hona 2006an beren sorreraren urteurrena ospatzen ari diren zenbait dantza talde.
- Arkaitz (Añorga - Donostia) - 80 urte
- Gaztedi (Santutxu - Bilbo) - 55 urte
- Angeluarrak (Angelu) - 40 urte
- Ibarrakaldu (Barakaldo) - 40 urte
- Basauritar (Basauri) - 30 urte
- Legazpiko ezpata-dantza - 30 urte
- Sahatsa (Azkoitia-Azpeitia) - 30 urte
- Andra Mari (Mañaria) - 25 urte
- Tantirumairu (Lesaka) - 25 urte
- Amaiur (Iruñea) - 10 urte
Zuen taldea ere horrela ari bada baina zerrendan falta bada, behean eman dezakezu horren berri, iruzkina gehitu horretan klik eginda.
Dokumentuaren akzioak
Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak 2006. urte honetan bere 30.urteurrena ospatuko du. Ospakizunak Urrian zehar izango dira.
Oberena (Iruñea) 65 urte