Dokumentuaren akzioak
Ezpata-dantzak jaialdia Eibarren
Kezka Dantza Taldea
2006/05/19 16:01
Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen 41. Euskal Jaiaren barruan prestatu du Ezpata-dantzen jaialdia Kezka Dantza Taldeak . Bi egunetan izango dira
emanaldiak. Maiatzaren 27an, larunbatean, eta maiatzaren 28an, igandean.
Flandriako bi taldek, bata Beljikakoa eta bestea Frantziakoa, parte hartuko dute jaialdian. Bi taldeak ezpata-dantzen aloreko izen garrantzitsu batek lotzen ditu: Renaat Van Craenenbroeck. Ikertzaile flandriar honek hainbat urte eman zituen Europako ezpata-dantzak ikertzen, eta Euskal Herrian ere izan zen bertako ezpata-dantzak ikusten. Berak berreskuratutakoak dira Flandriatik etorriko diren bi dantza taldeek egiten dituzten ezpata-dantzak. Antwerpen-eko Dansgroep Lange Wapper eta Dunkerqueko In The Kring dira Flandriako bi ezpata-dantza talde hauek.
Maiatzaren 27an, larunbatean, arratsaldeko 19.00etan, Eibarko Untzaga Plazan
Flandriako bi taldek, bata Beljikakoa eta bestea Frantziakoa, parte hartuko dute jaialdian. Bi taldeak ezpata-dantzen aloreko izen garrantzitsu batek lotzen ditu: Renaat Van Craenenbroeck. Ikertzaile flandriar honek hainbat urte eman zituen Europako ezpata-dantzak ikertzen, eta Euskal Herrian ere izan zen bertako ezpata-dantzak ikusten. Berak berreskuratutakoak dira Flandriatik etorriko diren bi dantza taldeek egiten dituzten ezpata-dantzak. Antwerpen-eko Dansgroep Lange Wapper eta Dunkerqueko In The Kring dira Flandriako bi ezpata-dantza talde hauek.
- Debako Gure-Kai dantza taldea: Debako San Roke dantza
- Beasaingo Aurtzaka dantza taldea: Loinaz San Martin ezpata-dantza eta Sarian zunzun
- Dunkerqueko (Flandria - Frantzia) In the Kring dantza taldea
- Legazpiko Sustraia dantza taldea: Legazpiko ezpata-dantza
- Antwerpen-eko (Flandria - Beljika) Dansgroep Lange Wapper
- Kezka Dantza Taldea: Arrateko Amaren ezpata-dantza
Maiatzaren 28an, igandean, eguerdiko 12.30etan, Eibarko Untzaga Plazan
- Debabarreneko dantzariak eta Ustekabe fanfarea: Inude eta Artzaiak Dantza taldeak: Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar) eta Txindurri (Ermua).
- Zumarragako Irrintzi dantza taldea: Antioko ezpata-dantza
- Dunkerke-ko (Frantzia) ezpata-dantzariak
- Markinako Zerutxu dantza taldea: Xemeingo ezpata-dantza
- Antwerpen-eko (Beljika) Dansgroep Lange Wapper (ezpata-dantzariak)
- Danzantes de Ruiloba (Cantabria): Danza de la Virgen de Ruiloba
Ezpata-dantzak jaialdian parte hartuko duten talde guztiei buruzko informazio gehiago hemen aurki dezakezue.
Dokumentuaren akzioak