Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantza taldeak nazioartera begira
Garai hauetan ohikoa den bezala hainbat dantza talde atzerrian dabil, joateko da edo bueltan dator. Horietako batzuk bildu ditugu hemen. Talde bakoitzak bere buruaren berri ematera gonbidatu nahi dugu.
V.Jota txapelketa Algortako Iñaki Deuna
Uztailaren 28an arratsaldeko 20:30etan, Algortako jaietako egitarauaren barruan, V.Jota txapelketa izango da Tellagorri plazan.
Bidasoaldeko Gazteen Nazioarteko Folklore Jaialdia
Orain dela gutxi zuengana jo genuen ilusio eta esperantzaz horniturik, 2005. urteko Bidasoaldeko Nazioarteko Jaialdiarentzat genituen asmoak azalduz. Aurtengo Folklore jaialdian 4 talderen partehartzea izan nahi genuen. Mexiko, Armenia, Senegal eta Sri Lankatik talde bana ekartzeko lanei ekinez.
Erromeria Eguna Errenterian
Zazpigarren urtez jarraian Errenteria-Oreretan Erromeria Eguna ospatuko da Ereintza Dantza Taldeak antolatua. Herri-dantzen eta herri-musikaren jaialdi handia izaten da.
Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia
Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia antolatu du Galdakaoko Andra Mari Dantzari taldeak. 50. urteurrena dela eta, aurten lau talde gonbidatu ditugu: Kroazia, Hungari, Portugal eta Mexiko-tik etorritakoak.
Bederatzi herrialde Portugaleteko Folklore Jaialdian
Munduko hainbat bazterretatik iritsitako zortzi herrialdetako folklore talde eta Euskal Herriko dantza taldeek parte hartuko duten Portugaleteko Nazioareko XXXI. Folklore Jaialdian. Portugaletez gain 21 herritara iritsiko dira jaialdian parte hartuko duten taldeak.
Gauargi jaialdia Ezpeletan
Gazteen Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatuko da datozen egunotan Ezpeletan. Gaurgi jaialdia da, ondoren Eraiki-ren eskutik Irunen jarraipena izango duena.
Abian da Dantz´Hadi Basusarrin
Uztailaren 13tik 16ra ospatuko da Basusarrin Dantz´Hadi, Xirimola elkarteak antolatzen duen dantza tradizionalen jaialdia. Lau egunez hainbat dantza ikasi eta egiteko aukera izango da Agnés eta Patxi Perez-ek gidatzen duten jaialdian.
Euskal dantzaren inguruko doktore tesia irakurri eta gainditu du Lisa Corcosteguik
Euskal gaietan doktore da dagoeneko Lisa Corcostegui, bere tesia aurkeztu eta epaimahairen onespena jaso ondoren. Euskal dantzaren inguruko tesi-lana egin eta aurkeztu du Lisak Renoko Unibertsitean.
Herri Oboeak Nazioarteko II. Jaialdia
Hona hemen Gaztedi Dantzari Taldeak eta Bilboko Gaiteroek elkarlanean prestatu duten Herri Oboeak Nazioarteko II. Jaialdiaren egitaraua. Santutxun burutuko da jaialdia, uztailaren 16an eta 17an, denok zaudete gonbidatuta.
Dokumentuaren akzioak