Mentxu Medelen ikasle izandako hainbat dantzarik parte hartu zuten
jaialdian. Urtzi Aranburu (NDT), Jone San Martin (The Forsythe Company), Lucia Lakarra (Munich-eko Operako Baleta) eta Iker Murillo (Zurich-eko Baleta) besteak beste izan ziren bere eskola izan zenaren zilarrezko ospakizunean eta Mentxuri eskainitako omenaldian.
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Dantzaren
Sariak eman zituen.

Sarituak izan ziren
Alicia Amatriain - Errebelazioa saria (Stuttgart-eko baleta),
Jone San Martin - Ibilbideari saria (The Forsythe Company), eta Jose Lainez eta Concha Martínez-ek osatutako bikoteari -Dantzari emandako guztiagatik. Sari ematea apirilaren 28an egin zen, Dantzaren Nazioarteko Egunaren bezperan.
Igor Yebrak zuzendu zuen "Euskaldunak eta dantza" lehen
jaialdia. Euskalduna

entzutegian egin zen ekainaren 12an. Yebrarekin batera hainbat euskal dantzari entzutetsuk parte hartu zuten bertan:
Asier Uriagereka (Monte Carlo Baletak),
Ander Zabala eta
Amancio González (The Forsythe Company),
Veronica Villar (Wiesbaden-eko baleta) eta Amaia Ugartetxe (Veronako Baleta).
2006 urte honetako gertaera tristea
Pirmin Trekuren (1930-2006) heriotza izan da.

Royal Ballet-eko lehen dantzaria izan zen Treku 1948 eta 1961 bitartean. Belaun lesio baten ondorioz utzi zituen eszenatokiak eta dantza irakaskuntzan jardun zuen harrezkero. Azken urteotan bere jaioterrira, Zarautzera etorrita zegoen. Hil baino hilabete batzuk lehenago Logroñoko "Angel Correla" Dantza Etxearen "Ohorezko Lagun" izendapena jaso zuen. Uztailaren 13an esan zigun agur Pirmin-ek.
Bi gipuzkoarrek

bere herritarren aurrean dantza egiteko aukera izan dute.
Lucia Lakarra, 2005eko Espainiako Dantza saridunak, Roland Petit-en "Pink Floyd" dantzatu zuen (Abutzua, Musika Hamabostaldia), eta
Urtzi Aranburuk, Gipuzkoako Dantza Profesionalen 2005ko Dantzaren Saridunak, bere ametsa bete zuen eta bere konpainiarekin, Nederlands Dans Theater-ekin Kursaalen dantzatu zuen (Urrian, Kursaal Fundazioa).
Aipatutakoak komunikabideek jaso dituzten dantaren inguruko albisteetako batzuk baino ez dira. Eskerrikasko dantza babesteagatik!
Eguberri on eta urte berri on!