Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Portugaleteko Elai Alai Kulturgunearen ikastaro berriak

Dokumentuaren akzioak

Portugaleteko Elai Alai Kulturgunearen ikastaro berriak

2006/12/22 11:58

Munduko Dantzak


Danontzat ezaguna da, herrialde askok, kultura arloan, daukan aberastasuna. “Dantza tradizionala” horietariko bitxi bat da, danok maitasunez gordetzen duguna, kontziente izanik gu geu izatea bilakatzen gaituena dela.

Herrialde bakoitza aztertzen baldin badugu, herri batzuen artean sekulako ezberdintzasunak aurkituko genituzke eta beste herrialderen artean, aldiz, antzekotasun handiak.

Polkak, kontra iantzak, “escotish”-ak, mazurkak, balsak, martxak, jigak, fandangoak, porrusaldak, ... dantza guzti hauen pausutan zein formetan hainbat antzekotasun topa ditzakegu. Irlandar dantza, Ingeles dantza (“morris” delakoa), Eskoziarra, Frantziarra (“Landak”)...Ikastaro honetan ikasiko ditugun dantza batzuk dira.

Ikastaroa, Urtarrilaren 8-an hasiko da, eta 3 hilabeteko iraupena izango du. Eskolak astero behin  emango dira, (Astelehenetan 19:00-20:00). Ikastaroaren salneurria 36 eurotakoa izango da, eta gutxieneko 10 pertsonaz osatutako taldea.

Elai-alai luthier

Luthier Ikastaroa

Edozein musikok gozatzen du instrumentu bat jotzean. Baina inoiz ez zaigu burura etorri instrumentu batetaz gotzatzeko “luthier” bat behar dugula. Musiko baten oinarria artisau/eskulangile bat da, bera barik ez legoke musika instrumentala. Arrazoi honegatik Elai-Alai kulturgunean artisau-lan hauek zaindu zein mantentzea guztiz garrantzitsua dela uste dugu. Ikastaroa  Urtarrilaren 9-an hasiko da eta 6 hilabetetako iraupena izango du. Ikastaroaren salneurria 240 €-takoa izango da eta kobrantza, hilabetean behin egingo da. Gutxienezko pertsona kopurua 3-koa izango da.


Elai Alai Kulturgunea


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.