Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Verdiniren emanaldia minusbaliotasunaren egunean

Dokumentuaren akzioak

Verdiniren emanaldia minusbaliotasunaren egunean

2006/11/28 10:41

"Ilunpetik" ikuskizuna Donostiako Zine eta Giza Eskubideak IV. jardunaldietan aurkeztu zen 2006ko martxoan. Argia eta iluntasuna ditut ardatz "Ilunpetik" ikuskizunak, eta azken batean, gizakiak diferentearekin duen jarreraz eta tolerantziaz hitzegin nahi izan du Isabel Verdinik ikuskizun horretan. Horretarako, argiaren sorrerari buruzko euskal kondaira batetik abiatu da. Verdini Dantza Taldeak dantzatu eta interpretatutako elezahar honetan Amalur, sorginak edo eguzkiloreak bezalako pertsonaia eta osagai mitologikoak ageri dira.

Emanaldia datorren azaroaren 29an, asteazkenean, izango da, eguerdiko 12.00etan, Donostian, EHUren "Ignacio M. Barriola" ikastegiko entzutegian. Hitzaldia eta emanaldia dohain izango dira.

Verdini Dantza Taldea


Verdini Dantza Taldearen sorrera Isabel Verdini beraren ibilbidearekin zilbor-estez lotuta dago. Bartzelonako Institut del Teatren Koreografia eta Interpretazioa Lizentziatura ikasketak egiten ari zela jaio zen Down sindromearekin bere hiloba. Gertaera horrek bere ibilbide profesionala minusbaliotasun intelektualren bat duten pertsonekin lan fisikoa eta artistikoa garatzera bultzatu zuen.Verdini DT - Ilunpetik 1

Lizentziatu berritan heldu zion Isabel Verdinik abentura honi. 1992 urtea zen eta bost ikasle baino ez zituen. Hamarkada bat beranduago, 30 ikaslek parte hartzen dute Verdini Dantza Taldearen hiru ikasketa mailetan. 2002an elkarte bezala antolatu zen taldea.

1994-95 ikasturtean izan zuten lehen kontaktua eskenatokiarekin gutxitasun intelektuala duten dantzariek. Bost urte beranduago iritsi zen beste data garrantzitsu bat, Atzegiren 40. urteurrena ospatu baitzen 2000. urtean Kursaalen. Ondoren, Nazioarteko Egunaren jaialdiak (2001, 2002 eta 2003) eta Dantzaren I. Sariak (2003), Gipuzkoako Dantza Profesionalen elkarteak antolatutako ekitaldiek, Verdini Dantza Taldearen parte hartzea izan zuten, gonbidatutako talde profesionala bezala.

Urratsez urrats aurrera doa konpaina, horixe baita Verdini Dantza Taldearen proiektuaren azken emaitza. 2003an Miarritzeko Gare du Midi aretoan, Minusbaliotuaren Europako Urtea zela eta, taldearen 30 minutuko ikuskizuna eskaini zen, bi koreografiak osatutakoa: "Gure indarra" eta "Bihotzetik". New York-Burgos II. Jardunaldi Koreografikoaren inaugurazio ekitaldian eskaini zuen emanaldia Verdini Dantza Taldeak.

Verdini DT - Ilunpetik 2Donostian bertan hainbat emanaldi eskaini ditu. Amarako Ernest Lluch kultur etxean hitzaldia eta emanaldia 2003an, Kursaaleko auditoriumean UNICEFen aldeko emanaldian,....

Barañaingo entzutegian aurkeztu zen 2004an Bihotzetik II ikuskizuna, eta urrats garrantzitsua eman zuen horrekin Verdini Taldeak, emanaldia borobildu baitzuen lehen aldiz.

Koreografien kronologia


  • "Gure indarra". 2000ko abenduaren 24an Donostiako Kursaal aretoan estreinatutakoa, Atzegiren 40. urteurreneko emanaldian.
  • "Nahi nuena". 2002ko apirilaren 29an, Tolosako Leidor antzokian estreinatu zen, Dantzaren Nazioarteko Egunaren VI. Jaialdian.
  • "Bihotzetik". 2003ko apirilaren 13an estreinatu zen, Tolosako Leidor antzokian, Dantzaren Nazioarteko Egunaren VII. Jaialdian.
  • "Bihotzetik II". 2004ko irailaren 25ean estreinatu zen Barañaingo entzutegian.
  • "Ilunpetik", 2006ko martxoaren 26an estreinatu zen, Donostiako Antzoki Zaharrean.
Verdini DT - Ilunpetik 3

Datu interesgarriak


Ekitaldia: Minusbaliotasunen bat dute pertsonen nazioarteko egunaren ospakizuna
Ekitaldiak: Isabel Verdiniren hitzaldia eta Verdini Dantza Taldearen "Ilunpetik" ikuskizuna.
Tokia eta data: "Ignacio M. Barriola" ikastegiko entzutegia (Elhuyar plaza 2, Gipuzkoako Kanpusa, EHU, Donostia), azaroaren 29an, 12.00etan.
Sarrera: Dohain

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.