Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Urdiñarbek emango ditu 2006ko maskaradak
Urdiñarbe-ko herriak emango ditu maskaradak aurten Zuberoan. Zehaztu da 2006 urtean zehar Urdinarbeko herriak eskainiko dituen maskaraden egutegia eta 2006ko urtarrilaren 8an izango da lehen agerraldia Urdiñarben bertan. Hona datak:
Hitzaldiak Nafarroan III: Joxemiel Bidador
Hirugarren hitzaldiaren laburpentxoa hemen. Joxemiel Bidadorrek egin zuen mintzaldia azaroaren 19an, dantza taldeen oinarrizko liburutegiari buruz. Osasunak ordu berean jokatzen zuen arren, Ortzadarren jardunaldiei ordu berean amaiera ematen zieten arren, 25 bat lagun bildu ginen.
Dantza historikoen ikastaroa Gasteizen
XVII-XVIII. mendeetako Iberiako Eskolako dantzen ikastaroa antolatu du Eguberrietarako Gasteizko Folklore Akademiak.
Donostia Dantzan erromeria
Datorren abenduaren 17an, arratsaldeko 17:30etan, Donostiako Konstituzio enparantzan egitera goazen erromeriaren berri eman nahi dizuegu.
Greziako dantzen ikastaroa Donostian
Ikerfolk elkarteak antolatuta, Greziako dantzen ikastaroa eskainiko da Donostian datorren abenduaren 1etik 4ra. Greziako soka-dantzak ikasi ahal izango dira lau eguneko ikastaro trinko honetan.
Hitzaldiak Nafarroan II: Karlos Sanchez Ekiza
Aurreko larunbatean izan genuen Nafarroako EDBk antolatutako hitzaldietan bigarrena, Karlos Sanchez Ekiza txistulari eta musikologoak emanikoa. Bere baimenaz eta ahalik eta laburren izateko intentzioz hona hemen hitzaldiak eskainitakoaren laburpena:
Tamara Rojo, Emilio Aragon eta... Iñaki Urlezaga!
Edurnezuri baleta estreinatuko da Bilboko Arriagan. Egunotan han eta hemen agertzen ari da horren berri, mundu mailako estreinaldia dela nabarmenduz. Tamara Rojo eta Emilio Aragon aurkeztu dizkigute produkzio horren izartzat. Baina Edurnezurin badago hirugarren izar bat, eta Urlezaga du abizena.
Oroimenaren haritik
Agian, ARGIA eta IKERFOLKeko proiektuetan sartuta gabiltzan zenbaitzuon kezkak eta ahaleginak, proiektu hauek sorrarazten dituzten ikasketa, saiakera, sormen eta hedatze lanen bidetik joan izan dira nagusiki, aldiz, sustapen eta administrazio lanak ez dira gure ardura nagusienak izan eta alor horietan zerbait egin izan dugunean premiazko beharrak eraginda izan da gehienetan.
Hitzaldiak Nafarroan I: Patxi Laborda
Nafarroako EDBek hitzaldi batzuk jarri ditu abian dantzaren testuinguruari buruzkoak. Oierrek kronikatxo batzuk egiteko eskatu zidan, ta hemen da lehenengoa (kronikatxoa, edo,...), Patxi Labordak dantzaren historiari buruz eginikoa.
Thalia dantza estudioaren 25. urteurrenean ongintzazko dantzaldia
Mentxu Medelek zuzentzen duen Donostiako Thalia Dantza Estudioak, 25. urteurrena ospatzeko, Ongintzazko Dantzaldia emango du, 2006ko urtarrilaren 4ean, 20:00etan, Kursaal auditoriumean.
Dokumentuaren akzioak