Dokumentuaren akzioak
Jimeno Jurio saria emango diote Juan Antonio Urbeltzi
Maiatzaren 7tik 13ra kultur astea eginen da Nafarroako Artaxoan. Hitzaldiak, bisita gidatuak eta beste hainbat ekitaldi jasota daude egitarauan.
Aurten, III. Jimeno Jurio Saria emango da, eta Juan Antonio Urbeltz-ek jasoko du sari hori.
Sari hauek Artaxoako Udalaren ekimenez jaio ziren orain hiru urte, Jimeno Jurioren familiaren laguntzaz, Euskadiko Kutxaren babesaz, Pamiela Argitaletxearen partehartzeaz eta Nabarralderen antolakuntzaz.
Maiatzaren 13an izango da sari ematearen ekitaldi nagusia. Nafarroako albokarien eta Ortzadar folklore taldearen emanaldiak egingo dira Artaxoan, eta 13.30etan Juan Antonio Urbeltzi saria eman eta omenaldia egingo zaio.
Juan Antonio Urbeltz - biografia laburra
Antropologoa eta folklorista. Iruñean jaio zen 1940an. Azken 45 urteotan euskal kultura tradizionalaren, eta bereziki dantzaren, ikerketa eta ezagutzean sakontzen aritu da. Argitaratutako lanen artean hauek nabarmendu daitezke:
- Dantzak. Notas sobre las danzas tradicionales de los vascos (Ed. Caja Laboral, 1978)
- Música militar en el País Vasco. El problema del zortziko (Pamiela, 1989)
- Bailar el Caos. La danza de la osa y el soldado cojo (Pamiela, 1994)
- Alardeak (“Bertan” bilduma, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1995)
- Los bailes de espadas y sus símbolos. Ciénagas, insectos y “moros” (Pamiela, 2000)
- Danza vasca: aproximación a los símbolos (Etor, 2001)
- Euskal Herria eta Festa (Santiago Yañez argazkilariarekin), Elkar Argitaletxea (2003).
- Danzas morris: origen y metáfora (Pamiela, 2007)
1966tik Argia taldea zuzentzen du, eta 1988tik Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Ikerfolk elkartearekin, lan handia egin du gidatu du, dantza tradizionalaren alorrean, musika tresnen alorrean, doinuak, erritmoak, jantziak; Hogei urtetan Udazkenean Folk musika folk jaialdia antolatu du Ikerfolk elkartearekin. Larrukert-Basterretxearen "Ama-Lur" (1967) filman parte hartu du, eta baita Fernando Larruquert-en "Euskal Herriko Musika" (1978) filmean eta Gales-ko telebistarako "Euskal Dantzen programan" (1994). Jasotko sari eta nazioarteko errekonozimenduen artean daude:
- Middlesbrough-eko Nazioarteko Dantza Jaialdiko lehen saria (Inglaterra, 1968)
- Grand Collier d’Argent y Distinction Chorégraphique, Dijon (France, 1970)
- Prix International de Danse à Charleroi (Belgique, 1973)
- Llangollen-eko Nazioarteko Saria (Gales, 1974)
- Premio Europa a la Cultura Popular de la Fundación Alfred Toepfer de Hambourg (Allemagne, 1998).
- Invitación especial de Alicia Alonso por el Cincuenta Aniversario de Giselle al Festival International de la Habana (Cuba, 1988).
1987tik aurrera dantza tradizionaleko hainbat ikuskizun jarri ditu eszenan: Irradaka, Zortziko, Muriska, Alakiketan, Kondharian eta Pas de Basque.
Dokumentuaren akzioak