Dokumentuaren akzioak
Dantza ikastaroak Yerakhavets eta Urtzi Aranbururekin
Ikastaroa Artelekuko dantza aretoetan emango da uztailaren lehen hamabostaldian, 2tik 13ra. Hona hemen irakasleen inguruko informazioa eta ikastaroaren inguruko xehetasunak eta izen-emateko prozedura.
UDAKO DANTZA IKASTALDIAK - 2007
Lekua: Arteleku (Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia)Datak: Uztailaren 2tik 13ra
Dantza klasikoa
Irakaslea: Tatiana YerakhavetsMinskeko Bolshoy Antzokiko irakasle eta dantzari ohia
Minsk-eko Koreografia Akademia Nazionalean graduatua, bere irakasle Savalieva eta Shvetsova, Vaganovaren ikasle izandakoak, izan . Moskun eta San Petersburgon bukatu zituen bere ikasketak. 1989an Minsk-eko Bolshoy Teatroko bakarlari zen jada eta 1991an konpainia bereko lehen dantzaria. 1999an Philip Morris jaialdiko urrezko domina lortu zuen. Obra klasikoetako rol nagusiak dantzatu ditu, hala nola Don Quijote, Carmen, Romeo eta Julieta, Bolero, Suzko txoria, Giselle eta abar luze bat. Moskuko Bolchoyko Grigorovitch eta Taranda, San Petersburgoko Calpacova, Berieshnoy eta Cunacova bezalako nazioartean ezagunak diren koreografoekin egin du lan. Europa, Asia eta Amerikako antzoki nagusienetan dantza egin du. Irakasle bezala Minskeko Koreografia Akademia Nazionalean eta Bolshoy Antzokian egin du lan, eta 2002 urteaz geroztik dantza klasikoa eta errepertorioa irakasten du Bartzelonako Eulalia Blasi, Color eta Aules akademiatan.
Piano-jotzailea: Alberto Sagardia
Nafarroako Gobernuaren dantza eskolako eta Biarritz Balleteko pianojolea. Halaber udako ikastaldi hauetan, Biarritzeko nazioarteko stage-an eta beste zenbait froga nahiz azterketa ofizialetan .
Dantza garaikidea
Irakaslea: Urtzi AranburuHerbeheretako Nederlands Dans Theater taldeko dantzari eta irakaslea
Donostian jaioa 1972an, 4 urte besterik ez zituela Lorenzo Gorrotxategik zuzentzen zuen Gaztetxo taldean hasi zen euskal dantzak ikasten. 9 urterekin Thalia akademian sartu zen Mentxu Medelekin dantza klasikoa egitera, eta honekin batera baina geroago, Iñaki Landaren estudioan dantza garaikidea jorratzen hasi zen. 1985ean, 15 urte zituela Madridera joan zen Luis Fuenteren dantza eskolara, eta han egon zen lau urtez Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bekei esker. 1991ean Herbeheretako Nederlands Dans Theater konpainian sartu zen, lehenik gazte konpainian, hau da, NDT2an eta bi urte ondoren talde nagusian, hau da NDT1en. Gaur egun ere bertan dihardu. 16 urte hauetan mundu guztiko antzoki nagusienetan zehar ibili da dantzan koreografo ospetsuen esanetara, hala nola Jiri Kylian, Willian Forsythe, Ohad Naharin, Nacho Duato, Hans van Manen, Paul Lightfood eta Saburo Teshigawara. Azken honen konpainian dantzari gonbidatu gisa bi aldiz izan da Japonian. Jorma Elo koreografoaren laguntzaile eta errepikatzaile gisa ere lan egin du. Azken bi urteotan Hagako Kontserbatorioan Nederlands Dans Theater-en errepertoriaren irakasle da.
ORDUTEGIA
- Klasiko ertaina: 9:30 – 11:00
- Klasiko aurreratua: 11:15 – 12:45
- Errepert. klasikoa - puntak: 13:00 – 14:00
- Garaikide ertaina: 16:00 – 17:30
- Garaikide aurreratua: 18:00 – 19:30
- eguneroko klase batetan izen ematea: 50 €
- eguneroko errepertorio klasikoan izen ematea: 30 €
BETEBEHARRAK
- Guttieneko adina: 12 urte. Aurre ikasketak: 2 urte gutxienez
- Izen emateko txartela nor debe dantza ikasketak gidatzen dituen irakaslearen sinaduraz aurkeztea (edo ikastetxeko ziurtagiri batez lagundua)
- Oharra!. Leku mugatua. Antolatzailearen esku geratzen da onarpen eskubidea, maila teknikoa ez duten ikasleei dagokienean.
IZEN EMATEA
1.- Izen emateko txartela behar bezala bete, norberaren irakasleak sinatuta (edo ikastetxeko ziurtagiri batez lagundua), eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Kultura Zuzendaritzara bidali (KM Kulturunea, Urdaneta 9. 20006 Donostia. Tfnoa: 943-112891, Fax: 943-112765, e-mail: programazioa@gipuzkoa.net) ekainaren 15a baino lehenago.
2.- Behin ikastaldian onartua izan dela ziurtatzerakoan, matrikularen zenbatekoa Kutxako 2101 0381 07 0001329473 zenbakidun kontu korrontean diru-sarrera egin eta ziurtagiria ikastaldia hasi baino lehenago Kultura Zuzendaritzara helarazi.
KM Kulturunea
c)Urdaneta, 9
20006 Donostia-San Sebastian
Tfno: (34) 943 112891
Fax: (34) 943 112765
e-mail: programazioa@gipuzkoa.net
Dokumentuaren akzioak