Makila-dantzen nazioarteko jaialdia Iruñean eta Eibarren
Aipatzekoa da The Britannia Coco-nut Dancers of Bacup taldearen partehartzea, Ingalaterrako morris dantzari famatuen artean talde berezi eta entzutetsua dena. Portugaletik makila-dantzen tradizio bizi eta aberatsa duten Pauliteiros de Miranda do Douro taldea izango da Iruñea eta Eibarko jaialdietan.
Guztira 19 taldek parte hartuko dute Iruñeko Duguna eta Eibarko Kezka dantza taldeak antolatuta, maiatzaren 19an eta 20an burutuko den makila-dantzen nazioarteko jaialdian.
Egitaraua
Eibar.Maiatzak
19, larunbata
42. Euskal
Jaia
19:30etan Makila-dantzak jaialdia Untzaga Plazan. Euskal Herriko eta atzerriko makila-dantzen erakustaldia:
- Grupo de danzas Yona de Cortes – Nafarroa: Paloteado de Cortes
- Danzantes de San Asensio – Errioxa: Danzas de San Asensio
- Haritz Dantzari Taldea - Elgoibar: Gipuzkoako makila txikien dantza
- Otsagabiako dantzariak – Nafarroa: Otsagabiako dantzak
- Kezka dantza taldea - Eibar: Arrateko Amaren makila
txikien dantza
22.00etan Afaria Untzagako karpan. (Eibarko Euskal Jaiko kantu afaria)
Iruñea. Maiatzak 19, larunbata
17:45etan Kalejira alde zaharretik barna Makila-dantzak jaialdiko talde guztiak,
gaiteroak, txistulariak...
18.30etan Makila-dantzak jaialdia Burgoen Plazan.
Euskal Herriko eta atzerriko makila-dantzen erakustaldia:
- Duguna dantza taldea – Iruñea: Berako eta Otsagabiako makil-dantzak eta Gipuzkoako makila-txikiena.
- Kezka dantza taldea - Eibar: Arrateko makila txikien dantza.
- Oberena – Iruñea: Paloteado de Cortes
- Bastoners de Terrassa – Katalunia: Ball de bastons
- Aiara dantza taldea – Amurrio: Paloteados de Villabuena
- Larratz dantza taldea – Burlata: Oñatiko Korpus dantzak
- Pauliteiros de Miranda do Douro – Portugal
- Mendianike dantza taldea – Ablitas: Ablitasko Dance-a
- The Britannia Coco-nut Dancers of Bacup - Ingalaterra
- Danzantes de Tauste – Zaragoza: Dance de Tauste
- Asoc. “El Todó-Danses Guerreres de la Todolella” – Todolella, Castello
- Danzantes de San Lorenzo – Iruñea: Danzas de San Lorenzo
21:00etan Afaria Aranzadiko kiroldegian.
Eibar.
Maiatzak 20, igandea
42. Euskal
Jaia
12.00etan Euskal Jaiko kalejira Urkizutik Untzagara: Makila-dantzak jaialdiko talde guztiak, gaiteroak, joaldunak, Eibarko trikitilariak eta Jainagaren eskolako trikitilariak.
12.30etan Makila-dantzak jaialdia Untzaga Plazan. Euskal Herriko eta atzerriko makila-dantzen erakustaldia:
- Kezka dantza taldea - Eibar: Abaltzisketa eta Lizartzako inauteri-dantzak
- Grupo de danzas Yona de Cortes – Nafarroa: Paloteado de Cortes
- Bastoners de Terrassa – Katalunia: Ball de bastons
- Oin Arin dantza taldea – Antzuola: Antzuolako makila txiki dantza
- Pauliteiros de Miranda do Douro – Portugal
- Izartxo dantza taldea – Uztaritze: Errobiko kaskaroten dantza
- The Britannia Coco-nut Dancers of Bacup - Ingalaterra
- Indarra dantza taldea – Gasteiz: Paloteados de Pipaón y Villabuena
- Asoc. “El Todó-Danses Guerreres de la Todolella” – Todolella, Castello
14.30etan Bazkaria Untzagako karpan.
17.00etan Erromeria Untzaga Plazan.
- Patxi eta Konpaniarekin erromeria
19.00etan larrain-dantza Untzagan Plazan.
Duguna eta Kezka dantza taldeak