Dokumentuaren akzioak
Gerardo Viana, 'Vladimiro' gerrako umetik koreografo handira
Gerardo Viana, 'Vladimiro' (NOcedal, Ortuella, 1926). Gerrako umea, garai bateko Sobietar Batasunera atzerriratua, Vianaren bizitza zine gidoi baterako moduko zirraragarria da. Sobietar Batasunean umezurtzen irakasle izan zen, dantzaria, koreografoa eta balet irakaslea. Tulako Musika eta Komedia Antzokian dantzatu zuen (1944) eta gerrako frontean ere izan zen, zauritua izan zelarik. 1957an Bilbora itzuli zen eta bertan bizi izan zen urte terdiz.
Sobietar Batasunera bueltan, 'Vladimiro' Vianak -horrela ezagutzen zuten- ikasketekin jarraitu zuen, eta unibertsitateko bi karrera burutu zituen, abesbatzena eta balet koreografoarena. Lan garrantzitsuak egin zituen garai horretan, lan eskerga egin zuen koreografo, dantza-maisu eta balet irakasle bezala. Sobietar Batasunean hara eta hona ibili zen eta Kirov Antzokian ere baleta prestatu zuen. 1967an estreina zenetik "Miniaturas españolas" ikuskizunak ikusleen babesa jaso zuen. Horregatik euskal sortzaileak Sobietar Batasuneko hainbat antzokitatik gonbidapenak jaso zituen. 1972an, Ural mendikatean, Pierm-eko Opera eta Balet antzoki estatalean, bigarren aldiz eskaini zen lan koreografiko hau. Ondoren etorri ziren Svierdlovsk (Ekaterimburgo, 1973), Novosibirsk (Siberia, 1974), Gorki (Nizniy Novgorod, 1974), Cheliabinsk (1975), Bashkiria (Ufá, 1975), Jarkov (Ucrania, 1976) Uzbekistán (1976), e.a..
70eko hamarkada bukaeran, auto istripu batek gurpildun aulkira eraman zuen koreografo bizkaitarra. Bere konpainiak Turkmenian emanaldi zuen eta bidaide zuen kotxeak istripua izan eta itzuli egin zen. Urtebete mugitu gabe egon ondoren, Vianak bere azken koreografia gurpildun aulkitik prestatu behar izan zuen. "Gernika"ren garaia izan zen, eta horretarako bere seme Sergio-ren laguntza izan zuen, gaur egun Vitoria-Gasteizko Konserbatorioan karaktereko dantzen irakasle dena. Baletaren estreinua Letornian izan zen, Riga-ko Operako Antzoki Nazionalean, 1990eko abuztuaren 22an. Hiru zati zituen lanak: Ave Maria, mina eta bizi, eta euskal pertsonaia mitologikoak bildu zituen bertan, Aitor patriarka, edo Mari jeinuen erregina, bere seme Mikelats, edo bere emazte Sorgin besteak beste.
Espainiako kultura Sobietara Batasunean hedatzeko egindako lana eskertuz Espainiako Arte Ederren Domina eman zioten 1994an. Ez da izan euskal koreografoak jaso duen sari bakarra. Irakasle egindako lana zorionduz Errusiako Irakasle Emeritua izendatu zuten. 1986an balet klasikoaren lehen entziklopedia argitaratu zen Sobietar Batasunean. Viana maisua berrogei aldiz aipatzen zuten bertan. Dudarik gabe, urrezko hizkiekin idatzita, "Miniaturas españolas" sortu izanak eskaini dizkio bere koreografo ibilbidearen poz handienak.
Omenaldi ekitaldia
Apirilaren 27an egingo da Gerardo Viana 'Vladimiro' omentzeko ekitaldia Asociación Bilbao Ballet Elkarteak antolatuta. Bilboko Carlton hotelean egingo den ekitaldian dantza emanaldiak eta omenaldi uneak tartekatuko dira, eta Lola Greco dantzaria izango da ekitaldiko ama-bitxia.
Dokumentuaren akzioak