Dokumentuaren akzioak
"Dantzari gazte" antolatu du IEDBek
Urteekin, gazteek uste dute dantzak ez direla aldatzen, denak berdin direla. Eta ez !!!! Langileek gai bat hautatu eta, lanak horren alde eramaiten dituzte.
Parte-hartzaile bakotxak dantza bat aldatu ala asmatu behar du musika baten gainean. Ondotik, lan horren emaitza edo ondorioa publiko baten aintzinean erakutsia izanen da.
2007-ko dantzari gaztea Hendaian
Ekainaren 2a, larunbatarekin
- Arratsaldeko 14:00etan: Gaztelu Zaharren elkartzen gira
- 15:00etatik 18:00ak arte dantza, musika eta txalaparta ikastaldiak merkatuan
- 19:00etan: ikasleentzat, afaria eta fruituekilako koktelak Beltzenia gelan
- 11:00etan: Aizpurdi LEP delakorat itzultzen gira lo egiteko.
Afaria : 5 €-tan
Afaria + lotegia : 10 €-tan
Ekainaren 3a, igandearekin
- 18:00etan: gosaria Beltzenian ala Akelarre taldearen lokalean
- 10:00etan: Gaztelu Zaharren biltzen gira eta Kaneta-raino txistua jotzen dugu karriken gaindi
- 11:00etan: bezperako lanaren aurkezpena eta mutxikoak edo jauziak
- 12:00etan: Beltzenia-ren ondoan bazkaria (piknika)
- 14.30ean: Beltzenia-tik Hondarraitz errugbi zelaiarat, desfilea.
- 15:00etan: Hondarraitz-en, dantza emanaldia (sartzea 5 €-tan)
iedb.blogspot.com gunean informazioneak ukanen dituzue. zoaz "Euskal dantzen egunak" gairat.
Dokumentuaren akzioak
Badago beharra halako ekimen berritzaileak egiteko. Guk Debagoienean dantzari nagusien eguna larunbatera pasatzearekin egin genuen froga eta funtzionatu zuen. Orain dantzari gaztetxoen egunari ukituren bat egitea da daukagun erronka. Berritu beharra daukagu, Soraluzen batez ere eta "dantzari gazte" eguna ez da eredu txarra.
Ia ba...
Jarraitu fin fin ate berriak zabaltzen!!